Tuterako Udala, euskara eta Arartekoa
AET Administrazioan Euskaraz Taldea
2018-ko azaroak 1
Tuterako Udalak, maiatzaren 25ean, Udaltzaingoko inspektoreorde izateko
deialdia argitaratu zuen. Nafarroako Gobernuak Nafarroako hegoaldean egin ohi duen
bezala, alemanaren, frantsesaren eta ingelesaren ezagutza baloratu zuen (zehazki, 5
puntu bakoitzak) eta ez, ordea, euskararena. Arartekoak Nafarroako Gobernuarekin
askotan egin izan duen bezala, Tuterako Udalari honako gomendio hau egin zion
(Q18/535 espedientea): Deialdietan “euskararen ezagutza ez baloratzea edo
puntuatzea atzerriko hizkuntzen (ingelesa, frantsesa edo alemana) ezagutza baino
gutxiago”. Beti baloratuko al da alemana euskara baino gehiago? Noizko aldaketa?