Sara gogoan zaitugu!

Dispertsioak Sara Fernandez Iruñeko Alde Zaharreko auzokidea hil zuen duela 14 urte, 2003ko azaroaren 29an. Aurten ere, auzokide eta iruindar oro gonbidatu nahi dugu Iruñeko egunean egingo dugun manifestazio eta omenaldira. Manifestazioa Errekoleten plazatik aterako da 13:00etan eta omenaldia 13:30ean izango da Aldapa kaleko Sararen txokoan.

Sara gogoan zaitugu!

2017-ko azaroak 16

Ia hiru hamarkada daramatzate euskal herritarrek dispertsio politika
sufritzen. Urte luze hauetan 16 pertsona hil egin dira politika horren
ondorioz, eta ehundaka istripuak izan dituzte. 

Jakina da dispertsioaren helburu bakarra presoen ingurua zigortzea dela.
Urteek aurrera egiten dute, eta egoerak antzeko jarraitzen du.
Espainiako estatuak gerra logika batean jarraitzen du, eta ez du asmorik
atzera egiteko. Ez soilik dispertsioari dagokionez, azken hilabeteetan
nabarmen geratzen ari da estatuak larriki gaixorik dauden presoekiko
duen gizatasun eza. Ibon Iparragirreren kasua zentzugabea da. Zer nolako
gizartetan kostu politiko handiagoa izan dezake hiltzear dagoen preso
bat askatzea espetxean bertan hiltzea baino? 

Espainian ez, baina Frantziako estatuan zerbait mugitzen ari dela
dirudi. Datozen asteotan DPS segurtasun bereziko fitxeroak birpasatuko
ditu justizia ministroak, horrek 30 euskal presoen bizi baldintzak
hobetu ditzake, besteak beste, zigpor luditzeak jaso ahal izatea. 

Era berean, Jose Javier Oses preso nafarra Parisetik Mont de Marsaneko
espetxera hurbildu dute. Espetxe hori da EPPK-k estatu frantsesean
proposatu duena da euskal presoak biltzeko, Euskal Herritik hurbilen
dagoena delako. 

Baina keinu hauek orokortzeko nahitaezkoa da mobilizazioa. Guztiok dugu
zita bat Parisen heldu den abenduaren 9an. Frantzia mugiarazteko, bertan
dauden presoak hurbiltzeko eta soilik Frantzia mugitzen badugu mugituko
baita Espainia.

Sararen kasua errepikatu ez dadin, azaroaren 29an Alde Zaharrera eta
abenduaren 9an denok Parisera!

Gehiago