Preso eta iheslayek etxien nei ttugu!
Badakigu zeinen eskutan dauden espetxetako giltzak. Urteak daramatza espetxe politika anker honek. Gogor jo du gatazkak gure herrian.
Etxarriko senideak
2017-ko irailak 27
40 urtetan gure herrian beti egon izan da preso
politiko bat, iheslari politiko bat. Bat ez! Asko zoritxarrez!
Eta beti berdin esan genezake. Etsipen berdinean erori
gaitezke. Zeinek du espetxetako giltza?
Etsipen horren eraginez, askok ere pentsatuko dute ez dugula
ezer egin orain arte, edo ez dugula ezer lortu azken finean; eta
eginda ere, Estatuak duela gure senitarteko eta lagunak
kalera ateratzeko giltza. Etsipenaren zurrunbiloan sartzen
gara.
Baina baditugu arrazoiak bestela pentsatzeko!
Urte luze hauetan bi hitz potolok egin izan gaitu indartsu. ELKARTASUNAK ETA MAITASUNAK.
Eta indartsu egin behar gaitu orain ere!
Astebururo astebururo batetik bestera doazen maitasun,
konpromiso eta elkartasun uholdeak egin behar gaitu
hemendik aurrea ere indartsu…Dueñasetik Castellora doana,
Castellotik A Lamara, A Lamatik Curtisa, Curtisetik Puertora,
Puertotik Saint Maurrera; eta Saint Maurretik
Lannemezanera… Asier, Juan Ramon, Hodei, Luis, Unai, Jon
Gurutz eta Oihanek sentitzen duten elkartasuna, maitasuna
eta konpromezuak egiten gaitu gu ere, senide eta lagun
bezela, indartsu.
Elkartasuna, maitasuna eta preso eta iheslari guztiak
etxeratzeko konpromezua giltzaperatuko dituen giltzik ez da
oraindik asmatu!
Elkarbizitzan, benetako bakean eta gatazkaren konponbidean
urratsak eman nahi dituen gizarte batek ezingo du
etorkizunik marraztu, kartzelak eta erbestea gure senide eta
lagunez beteak dauden bitartean. Denon artean, norabide
berdinean eta indarrak biderkatuz bakarrik lapurtu
diezaiokegu estatu antidemokratiko horri momento honetan
bere eskuetan dagoen giltza. Guztion ardura da!