Osasun txartela erdara hutsean

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2017-ko urtarrilak 2

Nafarroako Gobernuak osasun txartela erdara hutsean bidaltzen die nafar

gehienei. Hala egiten du eremu mistoan eta legeak “ez-euskaldun” deitutakoan.

Nafarroako eremu euskaldunean bakarrik igortzen du ele bitan. Gero, Nafarroako

edozein tokitan bizita ere, herritarrak eska dezake erdara hutsean edo ele bitan egin

diezaiotela txartela. Gobernuak ez du onartzen euskara hutsean egitea, argudiatuz

Estatu guztirako balioa duela. Hau ez da zuzena; eskatzen dugu printzipioz ele bitan

egin dadila nafar guztientzat, eta, gero, hala nahi izatera, aukera izan dadila euskara

hutsean edo erdara hutsean eskatzeko. Eta txartela euskara hutsean egiteko

ezintasuna ez da egiazkoa; Katalunian, adibidez, osasun txartela katalan hutsez dute.

Gehiago