Oraindik ere ez: ETB Nafarroa osoan!

Joan den irailetik hasita, ETB3, euskarazko marrazki bizidunen katea, Iruñerrian ere ikus daiteke, hots, Nafarroako haur gehienak bizi diren tokian. Sekulako aurrerapena izan da.

ETB3-ren aldeko plataforma

2018-ko urriak 18

Hala ere, salatu beharra dugu: Nafarroa guztirako lizentzia bat
libre gelditu eta hori ETB2ren seinalea hedatzeko erabili da; hau da, erdarazko katea
lehenetsi da beste behin ere. ETB3rentzat erabili behar zen lizentzia hori, eta, hala,
orain Nafarroa osoan ikusiko zen. Oraindik ere Nafarroako zatirik handienean ez dago
euskarazko marrazki bizidunak ikusterik. Esaterako, Sakanan. 2012an Lakuntzako Luis
Fuentes ikastetxeko zuzendariak salatzen zuen haurrak euskarazko marrazki bizidunik
gabe gelditu zirela, eta izugarrizko galera zela haurren euskararako. Bada, 2018an
berdin segitzen dute Lakuntzan. Eta laster Nafarroa Oinez ospatuko duten Atsasuko
ikastolako haurrek ere ezin dute ikusi. Jon Barberenak salatzen zuenez, Baztanen ere
ez. Ezta Oibarren ere, ezta Garesen ere, etab., etab. Berriki oroitarazi digu Juan Luis
Zabala idazleak (“Euskara batua plastikozkoa da” artikulua): Fikziozko ikus-
entzunezkoak nahitaezkoak dira euskararentzat. Beraz, oraindik ere Nafarroako
Gobernuari eta Pedro Sánchezen Gobernuari eskatzen diegu: ETB3 nahi dugu
Nafarroa osoan.

Gehiago