Nafarroako gobernuak euskara ez puntuatzeagatik, arartekora

Nafarroako Gobernuaren aurkako kexa aurkeztu du Administrazioan Euskaraz Taldeak Nafarroako Arartekoaren bulegoan, agintaldi honetan egindako lan deialdiak direla eta.

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2018-ko abenduak 4

Nafarroako Gobernu berriak 3 urte eta hilabete batzuk egin ditu jada. Denbora
horretan, Administrazioan lanean hasteko 63 lan deialditan ez du baloratu euskaraz
jakitea. Osasunbid
eak egin dituen 11 lan deialdietan bai, baloratu du euskara jakitea
(nolanahi ere, praktika orokorra izan da Erriberan euskara ez baloratzea eta bai, ordea,
atzerriko hizkuntzak). Osasunbidetik kanpo, salbuespena izan dira turismoko bi lan
deialdi: Horietan bai baloratu da euskaraz jakitea (atzerriko hizkuntzekin batera). 

Lan deialdi gehienak ez dira izan lanpostu finko bat lortzeko, baizik zerrendak
egiteko. Zerrendak horiek egitean ez da euskara jakitea baloratu, eta gero zerrenda
horiek Nafarroa osoan erabiltzen dira, baita eremu euskaldunean ere, Euskararen
Legeak dioenaren kontra, Euskararen Legeak baitio eremu euskalduneko lanpostuetan
euskara jakitea baloratu beharra dagoela. 

Espero dezagun Nafarroako Arartekoa gai izatea Nafarroako Gobernu berriaren
jokaera tamalgarri hau zuzentzeko!

Gehiago