Nafarroako BDZk Gazarako adostutako su-eten akordioaren aurrean

BDZ Nafarroa

2025-ko urtarrilak 17

BDZ Nafarroatik su-eten iragarpen honek Gazako biztanleentzat suposatzen duen lasaitasuna adierazi nahi dugu, baina baita horren arriskugarritasunaz ohartarazi ere.

Suntsitzailea izan daiteke komunikabideen fokua Palestinatik desagertzea. Su-eten hau ez delako irtenbidea. Su-eten beharrezkoa da palestinarren biziraupenerako. Baina parentesi bat besterik ez da Israelek duela 76 urtetik Palestinako herriari egiten dion garbiketa etnikoan.

Israelen asmo genozidak ez dira desagertu, ezta txikiagotu ere. Bere horretan jarraitzen dute mugimendu sionista sortu zenetik orain arte.

BDZ Nafarroatik aipatu nahi dugu akordio honetan ez dagoela Israelen okupazioarekin amaitzeko aipamenik, NBEren 242 Ebazpenak eta Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak (TIJ) eskatzen duten bezala. Ez dago aipamenik Israelek Palestina osoan aplikatzen duen apartheid sistema desegiteari buruz, Giza Eskubideen aldeko erakunde nagusiek eta Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duten bezala. Ez dira aipatzen Nazioarteko Zuzenbidea eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa ez betetzeagatik gobernuek Israeli ezarri behar dizkioten zigorrak. Ez dago inolako aipamenik Israelek Palestinako milaka azpiegiturak berreraikitzeko duen betebeharrari buruz. Azpiegitura horiek modu sistematiko eta zehatzean suntsitu dira, nazioarteko legedia urratuz.

Horregatik guztiagatik, berriro eskatzen diegu Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Gobernuari Israelekin mota guztietako harremanak hausteko eta merezi dituen zigorrak aplikatzeko. Eta Nafarroako herriari, Euskal Herrikoari, orain arte bezala eskatzen diogu kaleak betetzen jarrai dezala herri palestinarrari laguntzeko, gure gobernuei euren betebeharrak bete ditzaten presionatzeko eta, batez ere, BDZ (boikota, desinbertsioak eta zigorrak Israeli) kanpainarekin bat egiten jarrai dezaten, Nazioarteko Justizia Auzitegiak esan bezala: “ez da eskubide morala bakarrik, LEGEZKO BETEBEHARRA DA”.

Israeli boikota egin behar zaio; haren kirol-, kultura-, akademia- eta militar-ordezkari guztiei; eta haiekin harremana duen enpresa orori; Israelek Palestinari buruz dituen okupazio- eta apartheid-politikak sostengatzen dituen orori.

Kalean elkar ikusten jarraituko dugu!

Gehiago