Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzeko dekretua aldatzeko AET ren proposamena
AET Administrazioan Euskaraz Taldea
2017-ko otsailak 10
Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen
29/2003 Foru Dekretua osorik aldatzeko proposamena aurkeztu zuen Administrazioan
Euskaraz Taldeak Nafarroako Gobernuaren Erregistroan, 2017ko urtarrilaren 26an.
Eremu euskaldunerako artikuluak aldatzeko 2016ko irailaren 15ean egindako
proposamenari eremu mistorako eta “ez euskaldunerako” artikuluen aldaketa gehitu
diogu.
Eremu misto eta “ez euskaldun”-erako zeintzuk dira gure proposamenik
garrantzitsuenak eta Nafarroako Gobernuak prestatu duen Proiektuan ez daudenak?
Eremu mistorako:
- Komunikazio administratiboetan, inprimakietan, argitalpenetan eta
abarretan, Administrazio guztietarako elebitasuna ezartzea.
- Administrazio guztietan, euskaraz jakitea nahitaezkoa duten lanpostuen
kopurua zehazteko: Euskaldun hiztunak gehi euskaldun pasiboak gehi % 2
izatea, gutxienez.
- Administrazio guztietan, gainontzeko lanpostuetarako euskaraz jakitea
puntuatzea: Gutxienez % 10 jendaurreko lanpostuetan eta gutxienez % 5
gainontzekoetan. Puntuazio hauek mota guztietako deialdietan izanen dira,
deialdian lor daitezkeen puntu guztien artean aterako dira portzentajeak, ez
dira atal berean beste merituekin batera puntuatuko eta oposizioetan ere
erabiliko dira froga ez baztergarri baten bidez.
Eremu “ez euskaldunerako”:
- Euskarazko idazkiak tramitatzeko betebeharra, Nafarroako Gobernuko
itzulpen ofizialeko zerbitzuak erabiltzeko aukerarekin.
Espero dezagun Proiektutik Dekreturako bidean gure proposamenak jasotzea!