Munduko pertsona maiteak:

Iruritako eskolako  5. eta 6. mailako ikasleak.

2018-ko otsailak 14

Iruritako eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak gara. 

Gure desadostasuna adierazteko eta irtenbide bat bilatzeko idazten dugu.

Izan ere, munduko pertsona guztiek eskubide guztiak izatea nahi dugu eta hau ez da
betetzen ari. Orain dela 2 urte Europar Batasunak erabaki bat hartu zuen: herrialde
bakoitzak migratzaile kantitate bat hartuko zuela esan zuen. Zoritxarrez 2 urte pasa eta
gero ez da bete adibidez Espainiak %11, 4 migratzaile hartu ditu. 

Egoera honen aurrean migratzaile gehiago ekartzea, arma gehiago ez saltzea eta
eskubide berdinak izatea eskatzen dugu. Gerrarik gabe, harresirik gabe, denok
eskubide guztiak izatea. 

Gure helburua munduan gertatzen ari den egoera honetaz konturatzea da eta
munduko gobernuak guztion artean salatzea da. 

Espero dugu gutun honen bidez guztiok zerbait ikastea eta mundu libre bat sortzea.

Gehiago