Mozal legearen aurrean, desobedientzia!

Datorren uztailaren 1ean bi urte beteko dira Mozal Legea indarrean sartu zenetik. Bi urte oinarrizko eskubide zibil eta politikoen aurka eta, zer esanik ez, azken urteotan herri mugimenduok garatu ditugun mobilizazio moduen aurka legea estutu zutenetik. Eta bi urte eta gero zer? 11.000 isun baino gehiago jaso ditugu Hego Euskal Herrian. 11.000 isun baino gehiago Ertzaintzaren eta Foruzaingoaren eskutik.

Maialen Begiristain, Joseba Alvarez, Joxe Aldasoro eta Ione San Ildefonso. Eleak-Libre Mugimendua.

2017-ko ekainak 22

Eta hori gutxi balitz, ezin dugu ahaztu 2016ko Apirilean Nafarroako Legebiltzarrak Mozal Legea arbuiatu

zuela eta berdin egin zuela Gasteizkoak ere 2016ko Ekainean. Hala ere, salbuespen lege hau aplikatzen

jarraitu dute, gure eskubide zibil eta politikoak zapaltzen jarraitu dute. 

Baina nondik dator lege hau? Eskubide Zibil eta Politikoen urraketa ez da atzoko kontua. Ia estatu

guztietako gobernuek izan dute disidentziak isilarazteko joera, batez ere herritarrek antolatzeko,

adierazteko edo mobilizatzeko eskubideak praktikan jartzen dituztenean. Urraketa hauen helburua argia

da, indarrean dagoen jendarte eredua neurri batean edo bestean eraldatu nahi duen jendartea zigortzea,

beldurtzea, autozentsuraraztea… 

Euskal Herrian hori oso ondo ezagutzen dugu, hamarkadak daramatzagu Eskubide Zibil eta Politikoen

urraketa egiturazkoa bizitzen. “Demokrazian” frankismotik eratorritako salbuespen arkitekturaren zutabe

oso garrantzitsuek zutik iraun zuten. 90.hamarkadaren ondarrean eta bereziki 2001etik aurrera, eraikina

zaharberritu eta zutabe berriak eraiki zituzten, hala nola, alderdien legea, mugimendu herritarrak legez

kanporatzea, komunikabideen itxierak, mobilizazioen debekua edota iritzi delituen biderkatzea. 

Horiek guztiek, salbuespen neurriak izanik, ez zuten batere zentzurik, are gutxiago egungo

testuinguruan salbuespen arkitekturari zutabeak gehitzen jarraitzeak. Izan ere, 5 urte igaro dira ETAren

jardun armatua euskal eszenatokitik desagertu zela. Askoren harridurarako ordea, horri erantzun

beharra argudiatuta mantendu edo sortu ziren salbuespen neurriak ez dira indargabetuak izan. Are

gehiago, urteotan disidentzia zahar eta berrien aurkako neurri berriak garatu ditu Espainiar Estatuak.

Entzutetsuenak Mozal Legea eta Zigor Kodearen erreforma. 

Eleak/Libretik datuok jasota, Nafarroako parlamentura eta Gasteizkora jo genuen. Gasteizko

Legebiltzarraren erantzunaren zain bagaude ere, Nafarroako Legebiltzarrean izan ginen Ekainaren 6an.

Horren emaitza indar politikoen gehiengoa Mozal Legea indargabetzearen alde agertzea izan zen.

Gauzak horrela, batetik, Mozal Legearen aurkako jarrera publikoa berrestea adostu zuten; bestetik,

oinarrizko eskubideak urratzen dituen lege honen aplikazioa berriz ematekotan, salaketa publikoa egin

eta zigortuari babesa adierazteko konpromisoa hartu zuen. Azkenik, Mozal Legea ez aplikatzeko

konpromisoa eta horretarako bideak jorratzeko konpromisoa hartzea onartu zuten. 

Berri pozgarria azken hau, baina lege honek indarrean jarraitzen duen bitartean, eta lehendik ere

indarrean dauden salbuespen legediek jarraitzen duten bitartean erantzun bat ematea beharrezkoa dela

uste dugu. 

Bere egunean, Eskubide Zibil eta Politikoen aldeko borrokatzeko, Erraminta Kutxa aurkeztu genuen.

Horren emaitza ikusgarrienak izan ziren Euskal Herrian antolatutako Aske Gune eta Herri Harresiak.

Gero, Errepresioaren Aurkako Gida Liburua kaleratu genuen beste eragileekin batera, gure eskubideen

bortxaketaren aurrean nola jokatu behar genuen azaltzeko. Eta, orain, Mozal Legearen aurrean

desobedientzia bideratzeko Protokoloa kaleratu dugu. Beste hitzetan esanda, Eskubide Zibil eta

Politikoen defentsa mikro-desobedientziaren eta ekintza zuzenaren bidetik jorratzen hasi gara. 

Bide horretan, deialdi garrantzitsua dugu datorren Uztailaren 1ean Donostian eta Gasteizen, guztion

artean Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko. Baina hori ez da lan bakarra izango, salbuespen

legeen aurka eta gure Eskubide Zibil eta Politikoen alde mobilizatzen jarraitu behar dugu, lege injustuen

aurrean desobedientzia zibila erreala bihurtu arte. Ekin diezaiogun lanari!

Mozal Legeari ez!!!

Gehiago