Matrikulazioa eta kohesio soziala

Egun gutxi barru abiatuko da haurrak eskoletan matrikulatzeko prozesua 2017-2018 ikasturterako, hala zentro publikoetan nola funts publikoak jasotzen dituzten zentro pribatuetan, itundutako zentro esaten zaien horietan.

STEILAS

2017-ko otsailak 10

Urtero gertatzen den moduan, zentroak elkarren arteko lehian arituko dira,

beren merkatu-kuota lortu nahian, eta kanpainak jarriko dituzte martxan,

bezeroek, kasu honetan familiek, beren produktua aukera dezaten (hezkuntza

eskaintza) eta beren zentroan matrikulatu ditzaten haurrak. Horren guztiaren

oinarrian dago prozesu honen printzipio zalantzaezinetako bat: familiek

zentroa aukeratzeko daukaten eskubidea bermatzea. Fenomeno hori urtero

gertatzen denez, naturala iruditzen zaigu, baina arreta handiagoz erreparatu

behar genioke. 

Aise asko froga daiteke familia guztiek ez daukatela zentroa aukeratzeko

askatasun osoa, izan ere, adibidez, itunpeko zentro bat aukeratu nahi bada,

herritarren zati txiki batek baino ezin du egin hori: hirigune batean bizi diren

eta baliabide ekonomiko nahikoa dauzkaten familiek soilik egin dezakete hori,

“borondatezko kuota” eta halako zentroetan ohikoak diren garraio- eta

jantoki-gastuak ordaindu behar baitituzte. Familia askok aukera bakarra dute:

bizi diren herriko edo auzoko eskola publikoa eta hezkuntza-administrazioak

erabakitako hezkuntza-eskaintza, programa eta hizkuntza-eredua. Hots,

“aukera askeko printzipioa” deritzon hori ez da benetan aukera aske bat, eta,

gainera, aukera-berdintasunaren aurkakoa da, guztiz. 

Gobernuak ez die ikasle guztiei bermatzen hezkuntza-eskaintza publiko bat,

are gutxiago gustatuko litzaigukeen bezala (hezkidetzailea, laikoa, inklusiboa,

integrala, kritikoa…). Ez, horren ordez, gobernuak eguneko menu itxia

eskaintzen die herritar batzuei, eta beste batzuei, berriz, eskolatzearen karta

berezia, nahieran hautatzeko. Hau da, eskolatzeak hasieratik ezartzen ditu

bereizketa-mekanismoak eta ikasleak bereizten ditu arrazoi sozioekonomikoen

edo geografikoen arabera, berdintasuna eta kohesio soziala sustatu

beharrean. 

Zentzu horretan, gaur egun agintean den gobernuak oraindik ez du urratsik

eman eskaintza publikoa zabaltzeko eta, gainera, sekulako aukera galdu du,

aurreko gobernutik zetorren hizkuntza-ereduen eta -programen antolaketa

kaskarra aldatzeko. Ez da ausartu atzerriko hizkuntzak ikasteko programak

aldatzen eta ez du biderik hasi ikasle guztiei curriculum komun bat ezartzeko,

zeinaren bidez bermatuko litzatekeen bertako bi hizkuntzak eta atzerriko

Iruñean, 2017ko otsailak 9

hizkuntza bat ikastea derrigorrezko eskola aldietan. Presio sozialak agerikoak

dira, hala ere, Hezkuntza Departamentuak ekin beharra zeukan, eta

hezkuntza-eskaintza planifikatu zientifikoki alderatutako proposamenetan

arabera, ez ordea mito faltsuei segika. 

Polarizazio soziala nagusi den honetan, ez da aise entzungo steilasek orain

dela hainbat urtetatik zabaldu nahi duen mezua: hizkuntza-eskubideak eta

kohesio soziala errespetatuko badira, ezinbestekoa da ikasle guztiek

ikasi ahal izatea Nafarroako bi hizkuntzak. Are zailagoa da hori gertatzea,

izan ere, interes politiko temati bat baitago, etengabe boikoteatzen duena

euskarazko edo euskararen irakaskuntza zabaldu dadila, baita ere ustezko

“aukera-askatasunaren” testuinguruan. Argi ikusi dugu, Tuteran kartelak

zabaldu baitituzte, eta modu anonimoan eta gezurren bidez eraso egin D

ereduari eta gobernua sustengatzen duten lau partiduei. Ezjakina ausarta da,

eta baita bortitza ere, batzuetan. Steilasek ez die jaramonik egingo

probokazioei eta ez ditu hizkuntzak elkarren aurka jarriko.
 

Bestalde, hainbat urrats positibo egin dira “ez-euskalduntzat” jotzen den

eremuan D eredua eskaintzen jarraitzeko (erreferentziazko zentroak,

informazioa emateko hitzaldiak…), hala ere, ez dira inondik ere nahikoa. Modu

jarraituan lan egin behar da nafar guztiek informazioa jaso dezaten gure

hizkuntza eta kultur ondareari buruz, hausnartu eta eztabaidatu dezagun ea

nola transmitituko diegun gure ondarea etorkizuneko belaunaldiei,

hezkuntzaren bitartez.

Gehiago