Martxoak 17 greba orokorra bizi eta lan-baldintzengatik

Behar bezalako bizitza bat gizarte orekatu, zentzudun eta dauden aukeretara egokitzen den batean bakarrik da posible, pertsona guztientzako bizitza bat ahalbidetuz. Gizarte horren alde grebara joanen gara martxoaren 17an.

Marisa Olite

CGT/LKN Nafarroako gizarte ekintzako idazkaria

2026-ko martxoak 9

Close-up of large group of protesters with clenched fists above their heads on public demonstrations.

Bizi-baldintzengatik eta lan-baldintzengatik grebara deituko dugu. Ez dugu gehiago eskatzen hobea baizik, hau da, gizarte garantistago eta berdintasunezkoago bat.
Honek aldaketa sakona eskatzen du gure garapen-ereduan. Egungo ereduak ez die pertsonen beharrei erantzuten, etekin partikularren gehikuntzari baizik.
Gure gizarteak pertsona guztien oinarrizko premiak asetzeko aukera izatea bermatzea behar dugu (etxebizitza, elikadura…), bai eta hezkuntzarako, osasungintzarako, premia-egoeren babesteko eta bizitzako etapa guztietan behar diren zainketak jasotzeko eskubideak ere. Berriro diogu, ez dugu alferrikako kontsumoak sustatuko dituen planik nahi, baizik eta beharrezko ondasunetarako sarbide unibertsala emanen duten neurriak.
Lanari dagokionez antzeko zerbait eskatzen dugu: behar den guztia lan egitea aipatutako ondasun eta eskubideak bermatzeko; beharrezkoa den guztia, baina ez gehiago. Lana ez da helburu bat, bitarteko bat da, eta izaera horretan mantendu behar da. Osasun eta segurtasun-baldintza onetan egindako lana nahi dugu, ahalik eta denbora libre gehien utziko diguna beste bizi-premia batzuei erantzuteko (kulturalak, sozialak, norberaren eta gure ingurunearen zaintzakoak, gai komunetan parte-hartze politiko-sozialekoak…), bakoitzaren helburu eta egoerekin uztartzea ahalbidetuko duen ordutegiarekin. Behin-behinekoa ez den lana eta beti galtzeko arriskuan, baizik eta behar den lan zehatzak bermatuko duena.
Biek ala biek aldaketa sakona eskatzen dute gure ereduan. Egungoa aspalditik dago neurriz kanpo eta bere helburuetan erratuta, interes faltsuen mende. Ez dugu eredu garapenzale bat nahi besterik gabe, beharrezkoa ez dena sortzen duena, beharrezkoa ez dena kaltegarria izateraino, onurak eta lehiakortasunak gobernatua.
Zoratuta gehiagora joan horretan, gizarte eta ingurumen-kostuez arduratu gabe. Publikoari kalte izugarriak eraginez laguntza zuzenen bidez, zergen beherapenen bitartez, ABEEak bere gain hartuz, laneko ezbeharren ondorioekin, langabezia eta horrek sortzen dituen bazterketa-egoerekin.
Helburuetan erratuta, pertsonen beharrak asetzetik gero eta urrunago, eta etekinen gehikuntzari soilik adi, lasterketa produktibista kontsumista bizkortuz.
Eredu absurdo honen bi adibiderik paradigmatikoenak armamentu-industriaren eta AHTren makro-obraren eraikuntza dira.
Zertarako handitu nahi ditugu armategiak? Zahartzen uzteko ala gerrateei ekiteko? Gaur egun, Nafarroako hogeita hamar enpresak baino gehiagok armamentu-industriarako ekoizten dute, eta horietako batzuek diru publikoa jasotzen dute. Armek ez dute segurtasunik sortzen; gero eta armatuago dagoen mundua gero eta arriskutsuagoa da. Gerrak beti dira gaitzesgarriak, eta egunetik egunera gero eta ahalmen suntsitzaile handiagoa dute. Gaur egun dauden arma guztiak martxan jarriz soilik, mundua akabatzea lortuko genuke. Eta armamentu-norgehiagoka segurtasunagatik saltzen digute!
AHTren obrak gure garapen-ereduaren ikurrak dira, pertsonen mugikortasunean abiadura-puntu bat gehiago eta salgaien desplazamendu azkarragoa, presa gehiago eta mendekotasun handiagoa sortuko dituena. Lurraldea txikituz eta gastu publiko itzelarekin egindako obra, bere amaiera zalantzazkoa izateraino.
Eredu hau ez zaigu gustatzen, ezta eskaintzen digun bizitza ere. Pertsonak izan nahi dugu, ez bakarrik ekoizleak eta kontsumitzaileak. Bizi nahi dugu eta modu egokian bizi, bai arlo materialean, bai etikoan edo moralean. Bizitza ona izatea ezinezkoa da gure inguruan jendea kalean lo egin behar badu edo goseak badago, ezta Gaza, Ukraina edo Sudangoak bezalako sarraskiak eta agerian gutxiago ikusten direnak ere ikusaraziz …
Behar bezalako bizitza bat gizarte orekatu, zentzudun eta dauden aukeretara egokitzen den batean bakarrik da posible, pertsona guztientzako bizitza bat ahalbidetuz.
Gizarte horren alde grebara joanen gara martxoaren 17an.

Gehiago