Leioako inputatuak

Leioako inputatuak

2017-ko maiatzak 1

Urte bat bete da ertzaintzak Leioako kanpusa hartu eta bortizki ikasleriaren aurka oldartu zenetik; apirilaren 26an zehatz mehatz.

Ikasle Abertzaleak erakundeak deitua, manifestazioa burutu zuen ikasle mugimenduak “Ikasleon aurkako erasorik ez!” lemapean, UPVri bost exigentzia aldarrikatuz:     

San Mameseko ikasleei expediente diziplinariorik ez irekitzea.

Gasteizko ikasleen aurkak salaketak eta gainontzeko neurriak atzera botatzea.    

Leioako ikasle inputatuaren aferan esku hartzea eta bere egoera konpontzea.

UPVra Ertzaintza sar ez dadin behin betiko neurriak hartzea.    

Kanpusetan dauden indar polizialak kanporatzea.

Honen harira errektoretza okupatzea planteatu zen, baina segurata eta zipaioek indarrez atera gintuzten. 

6 ikasle atxilotu eta inputatuak izan ginen eta 15 baino gehiago zaurituak. 

Berriz ere argi geratzen da markatutako margenetatik ateratzen garenon aurrean UPV-ren jarrera errepresio sistematikoa dela. Azaroak 24ko hauteskundeetako atxilotu eta inputatua, edo aurtengo San Mameseko 200 indentifikatuak ditugu jarrera honen azken adibide argiak. 

Testu honekin atxilotuon intentzioa eta gure posizioa zein den azpimarratu nahi dugu, eta beraz ondokoa adierazi nahi dugu:  

Lehenik eta behin, oso argi genekien, lehen esan dugun moduan, estatus quoa zalantzan jartzen duen edozein mugimenduk errepresioa jasango duela estatuaren partetik. Zentzu horretan, ikuspegi berdinean mantentzen gara, borrokarako prest, gustatu edo ez, askapenerako bide bakarra baita.   

Bide beretik jarraituz azpimarratu nahi dugu ez ditugula inputatzen zaizkigun karguak onartzen; DESORDENES PÚBLICOS, DESACATO A LA AUTORIDAD, ATENTADO CONTRA LA AUTORIDAD, DAÑOS, LESIONES eta INSULTOS. Apirilak 26ko manifestazioa ekimen politikoa zen heinean, bere izaera politikoagatik erreprimitu, atxilotu eta epaituko gaituzte.

Azkenik, ikasleria eta orohar langile klaseari deia egiten diogu errepresioari elkartasunez erantzun eta batasunez aurre egiteko. Dei egiten diogu Euskal Langile Herriari errepresioaren aurkako autodefentsa mekanismoak sortzen eta garatzen hasteko.

Esan bezala, eta bukatzeko, ez dugu atzerapausorik emango, isilik nahi gaituztenon aurrean ohiuka irauliko gara behin eta berriz, errepresioaren aurka, 

ANTOLAKUNTZA, BATASUNA, IRAULTZA!

Leioako inputatuak

Gehiago