Larri gaixo dauden euskal presoak etxera!

Idatzi honen bitartez, larriki gaixo diren presoen eta bereziki, egun bizi duen egoera lazgarriaren ondorioz, Ibon Iparragirreren etxeratzea eskatu nahi dugu.

Olatz Arbizu (Altsasuko osasun etxeko erizaina), Fernanda Jorge Palacios (Altsasuko osasun etxeko erizain a) etaGorka Arias Sierra (Etxarri Aranazko osasun etxeko erizaina).

2017-ko azaroak 7

Azken egunetan jakitera eman da Ibonen bizia arrisku larrian dela. Abokatuek
Ibonen etxeratzea eskatu dute, espainiar legedia betez, Ibonek etxean egon
behar bailuke dagokion tratamendua jasotzen. Baina espainiar justiziak zein
espetxe zuzendaritzak pilota elkarri pasaz ari dira, eta oraindik orain,
abokatuek ez dute eskariaren erantzunik jaso. Ibonen egoera ordea ez da
inoren erantzunaren zain egoteko modukoa. Ibonek ya! Etxean egon behar du,
gizateriagatik, duintasunagatik, bere eskubidea delako eta legediak berak ere
hala agintzen duelako; ez da argudiorik ez Ibon, ez eta gainontzeko larri
dauden presoak kartzelan mantentzeko. 

Egun 13 dira kartzeletan larriki gaixo diren presoak, Mikel Arrieta oreretarra
luzeegia eta krudelegia den zerrenda honetara batu ostean. Bai Eusko
Jaurlaritzak zein diputazio guztiek larriki gaixo diren presoak espetxetik
kanpo egon behar dutela adierazi dute gehiengo osoz. Baina baita herritarron
gehiengoak ere. Argi erakutsi dugu herri gisa giza eskubideen,
konponbidearen eta bakearen eraikuntzan urratsak emateko prest gaudela eta
bide horretan salbuespen neurriak bertan behera utzi eta presoen auzia behin
betiko konpontzea ezinbestekoa da. Herri hau horretarako prest dago. 

Horregatik gonbita luzatzen dizuegu datorren azaroaren 11ean Basauriko
kartzela eta osasun etxea batuko dituen giza-katean parte hartzera. Berandu
baino lehen Ibon eta gainontzeko larriki gaixorik dauden presoak etxera ekarri
behar ditugulako, azaroaren 11ean 12:00etan Basaurin elkartuko gara.

Gehiago