Lanpostuak egonkortzea Nafarroako Administrazioan: Alemana bai, euskara ez
Nafarroako Gobernuak administrazioko 3.589 lanpostu egonkortzeko asmoa du, eta joan den abuztuaren 25ean argitaratu zuen lehenbiziko deialdia (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren 1934/2022 Ebazpena).
Fermin Zabaltza Aleman, Administrazioan Euskaraz Taldea
2022-ko irailak 5
Bertan ikusten da alemana, ingelesa eta frantsesa jakitea Nafarroa guztian baloratuko dela, eta euskara, berriz, ez dela balioetsiko legeak “ez-euskaldun” deitutako eremuan.
Legegintzaldiko 3. urtea, da eta gutxieneko hori ere ez da lortu, hots, Nafarroa guztian euskara alemana adina behintzat baloratzea. Legealdiaren bukaera iristen denean, zer balantze egin beharko dugu?