Iruñeko Udalak bi igogailu gaztealnia hutsean

Nafarroako Arartekoak 2020ko otsailaren 20an egindako gomendioari ezetza eman dio Iruñeko Udalak.

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2020-ko uztailak 28

Ez du ele bitan (gaztelania/euskara) jarriko Zabalguneko
Civivoxen eta Erriberri kaleko lur azpiko aparkalekuan instalatutako igogailuen ahots
sistema. Ezetzaren berri eman du Arartekoak 2020ko ekainaren 29an. 

Iruñeko Udalak hauxe dio: Legezkoa da lokuzioak ele bitan ez egotea; oraingo
Euskararen Ordenantzak herritarrekiko harremanetan elebitasun asimetrikoa ezartzen
du; ez dago behartuta mezuak bi hizkuntzetan grabatzera. 

Bitxia da gero mezu elebakarrei elebitasun asimetrikoa deitzea… 

Momentuz, ez dira behar bezala bideratuko, ez eskaera hau, ezta Arartekoaren
gomendioa ere. Ez da, hala ere, Navarra Sumaren egoskorkeriaren ondorio hutsa.
Afera hau 2019ko otsailaren 7an hasi zen, eta orduko gobernu taldeak esan zuen
ahots sistema ele bitan jarriko zuela, baina ez zuen hitza bete. 

Iruñeko Udalak, bere osotasunean, dauka kasu honetan elebitasuna ez
zabaltzearen erantzukizuna.

Gehiago