Iruñeko udala: Zabaldu euskara ikasteko aukerak!
Nafarroako Gobernuko Euskarabideak euskarazko ikastaroak antolatzen ditu. Esaterako, ikastaro trinkoak ematen ditu A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetarako.
AET Administrazioan Euskaraz Taldea
2017-ko azaroak 26
Iruñeko Udaleko langileek ikastaro horietan parte har dezakete, zerbitzuaren
beharrak kontuan hartuta betiere.
Ez dute ikastaro guztietarako sarbiderik, ordea. Iruñeko Udalak erabaki du B1
mailatik beherako ikastaro trinkoetarako baimenik ez duela emanen (“Euskarazko
ikastaroetarako jarraibideak” agirian).
Iruñeko Udaleko langile gehienek ez dakite euskaraz. Ezta pixka bat ere. Beraz,
A1 eta A2 mailetako ikastaroek izan ditzakete ikasle gehien, eta horrela has daitezke
euskara ikasten. Horregatik, uste dugu egokia litzatekeela euskara ikasteko aukera
zabaltzea, B1 mailatik beherako ikastaro trinkoak ere egin ahal izateko.