Irakasleok Palestinarekin urriaren 2ko grebari hainbat ikastetxeek jarri dizkieten traben aurrean

Irakasleok Palestinarekin

2025-ko urriak 1

Justizia sozialarekin eta oinarrizko eskubideen defentsarekin dugun konpromezutik abiatuta, ikastetxe batzuek Palestinako genozidioa dela ikasleei grebarako eskuboidea ukatu dietela salatu nahi dugu
Hamarkadak dira Israelek Palestinan garbiketa etnikoa gauzatzen ari dela, azken urteotan gogortu delarik neurri jasanezinetaraino. Israelgo estatuak Gazako lurraren eta herri palestiniarraren erabateko suntsiketa eragiten ari da zigorgabetasun osoz, Nazioarteko Zuzenbidea urratuz eta Europaren zein Estatu Batuen konplizidade osoz.

Lehenengo momentutik, mundu osoko ikasleak abangoardia izan dira basakeriaren aurkako mobilizazioetan, kaleak hartuz, unibertsitate eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan itxialdiak burutuz ozen esanez, gustatu hala ez, Palestina aske izan behar duela eta Israelek Palestinako lurraren okupazioa irauli behar duela, genozidioa gelditu behar duela eta bere krimen ugariengatik epaitua izan behar dela.
Irakasle gara eta ikaslegoa balio demokratiko eta hiritarretan, askatasunean, berdintasunean eta pentsamendu kritikoan heztea dugu lanbide gisa, hala, harro gaude gure ikasleek Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta genozidioa salatzeko kaleak hartzen dituztenean. Eta ikasle guztiak animatzen ditugu mobilizazio horietan parte har dezaten eta gizarte kontzientziatzioan, ikastetxe barruan zein gizartean, eragile aktibo izan daitezen.

Hau hala izanda, harrituta gaude Nafarroako hainbat ikastetxetako zuzendaritza taldek, argudio ezberdinekin, urriaren 2rako Palestinako genozidioaren aurka deitutako ikasle greba debekatu izan duelako. Berri honen aurrean, zuzendaritza hauei deia egiten diegu ikaslegoaren eskaera modu positiboan bideratu dezaten, bidezkoa den protesta hau egin dezaten ahalbidetuz eta genozidio basati eta onartezin honen aurrean eragile aktiboa izan daitezen.

Oinarrizko eskubideak daude jokoan, eta guztien ardura da eskubide hauek defendatzea eta aldarrikatzea. Gai formaletatik edo grebarako oinarrizko eskubidearen interpretazio murritzaileen askoz haratago doazen oinarrizko eskubideak dira. Palestinako milaka ikasleren erailketa, ehunka ikastetxeren suntsipena eta, azken finean, Gazako hezkuntza-sistema osoaren deuseztapen praktikoa eragin duen genozidioaren salaketak hezkuntza helburuekin zerikusirik ez duela argudiatzea, batzuek egin duten moduan, gure lanbidea eta Nafarroako hezkuntza-sistema bera erabat desitxuratzea da. Hitz horiek, gure ustez, zentsura haien nahietara ezartzeko eta eredu izateko duten ardura ere sahiesteko Zuzendaritza horiek erabiltzen duten aitzakia da.

Irakasle bezala, uste dugu gure erantzukizuna ez dela ezagutza transmititzera mugatzen, balio etikoen eta protesta eskubidearen defentsa aktiboa ere egin behar dugula. Eta ez dugu onartzen ikastetxe bakoitzak partzialtasun osoz erabakitzea zein greba arrazoi diren zilegizkoak etz zein ez.

Ikasleen eskubideen urraketa eta instituzioak herri palestinarra jasaten duen genozidioaren aurrean instituzioek erakusten duten geldotasuna salatzen dugu. Eskolak pentsamendu kritikoa, elkartasuna eta inplikazio politikoa sustatzen dituen espazio bat izan behar du, ez errepresio leku bat. Gaur egun, inoiz baino garrantzitsuagoa da ikasleak politikoki inplikatzea halako basakerairen aurrean. Beraz, ikasleek antolatzeko, mobilizatzeko eta bere ahots politikoa erabiltzeko duten eskubidea aldarrikatzen dugu, errepresaliei beldur izan gabe.

Israelek Palestinan gauzaten duen genozidioak oinarrizkoenak diren giza balio eta balio demokratikoen aurka egiten du, eta bere salaketa publikoa hezkuntzaren funtsezko balioekin ez ezik Nafarroako legediak jasotzen dituen helburu estrategikoekin bat egiten du.

Nafarroako ikasleek arrazoi horrengatik greba egiteko duten eskubidea ezin da ikastetxe bakoitzeko zuzendaritzaren borondate arbitrarioaren mende egon; ikastetxe guztietan bermatu beharreko oinarrizko eskubidea da.

Hori dela eta, ikastetxe horietako zuzendaritzei eskatzen diegu berriro azter dezatela ikasleen greba-eskubideari betoa jartzeko erabakia, eta aukera eman dezatela eskubide hori libreki erabiltzeko, adierazpen-askatasuna eta justiziaren aldeko borrokari dagokionez eredu baliotsua izanez.

Gehiago