Hiruk askatasun sindikalerako eskubidea aldarrikatu eta Nafarroan LABek jasandako errepresioa salatzen du

Azken asteetan Nafarroako LABeko kideek jasandako errepresioaren berri izan dugu: isun ekonomikoak, demandak eta baita hare larriagoa den espetxe zigorra ere. Gure elkartasuna adierazi nahi genieke errepresioa jasan duten LABeko kide guztiei.

2019-ko ekainak 18

Sindikalgintzak askea izan behar du, langile ororen eskubidea baita antolatu eta elkarrekin borrokatzea. Tankera honetako jarrera errepresiboak lan eskubideetan atzera pausoak dira eta sindikatu moduan, ezin dugu onartu horrelakorik gertatzea. Baina errepresio hau ez da ezerezetik sortu.
Eskubide sozialen murrizketa latza jasaten ari gara duela urte batzuetatik ona, mozal legea delarik honen adibide garbiena. Askatasun sindikala bermatzeko, eskubide sozialak bermatu behar ditugu eta horretarako errepresio honen guztiaren aurka borrokatzea ezinbestekoa da.

Gehiago