Hezkuntza salgai
Behar bada orain jubilatua naizenez, badut denbora gehiago berriak lasai entzuteko edo irakurtzeko goiz goizetik. Hori dela eta, inoiz baino haserretuago nago hezkuntza matrilulazio kanpaina dela eta : irratietan ikastetxe bakoitzak bere onurak aldarrikatzen, iragarkiak egunkarietan, kanpaina instituzionala, erabat zinikoa, eskola publikoaren aldekoa pribatua gainfinantziatzen duen bitartean. Eta nire sindikatua ere sartu da istorio honetan eskola publikoaren defentsan, logikoa den bezala.
Amaia Zubieta Garciandia
2019-ko urtarrilak 30
Eskaintzen den publizitateak azpimarratzen ditu ikastetxe bakoitzaren indarguneak: heziketa
elebidun-eleanitza, baloreen hezkuntza ( balore kristauak noski, besteak ez dira baloreak),
teknologia berrien erabilpena, proiektuak…. Antzeko zerbait posible izango litzateke osasun
arloan? Imaginatzen duzue kontseilariak hiritarrei eskatzen osasun publikoa erabiltzeko edota
osasun zentroek aldarrikatzen arreta hizkuntza ezberdinetan eskainiko dituztela edota terapia
alternatiboak erabiltzen dituzteela?… Pentsa dezagun nolakoa izango zen osasunaren
eskaintza Iruñeko auzoko osasun zentroetan paziente bakoitzak haien artean aukeratzeko
eskubidea izanik: medikuntza tradizional txinatarra Mendillorrin, akupuntura Sanduzelain,
Homeopatia Txantrean…. Erokeria dirudi,ezta? Ba hau da hezkuntzan gertatzen dena: aukera
guztiak: ingelesez 5,6,10,12 ordu; gaztelania edo euskeraz; erlijioa edo erlijiorik gabe,
Skolaerekin edo Skolaerik gabe…
Jaiotze tasa jeisteak, beste arrazoien artean, eraman ditu bi sareak, publikoa eta pribatua, eta
bi saretako ikastetxe ezberdinak lehiatzera beraien “ merkatu kuota” lortzeko, bezeroak
lortzen saiatzen publizitatea erabiliz.
Hezkuntza ez da merkantzia, eta ez luke salgai izan behar. Ikasleak ez dira bezeroak.
Horregatik, derrigorrezko etapetan ez luke eskaintza ezberdinik izan behar ezta segregazio
goiztiarra ezarri, baizik ikasle guztiontzat aukera berdintasuna, Nafarroako berezko hizkuntzak
ikasteako aukera eta jendarte koesioa bermatuko duen kurrikulum komuna beharko luke.
Horretarako, ahaztu behar dira “ ikastetxea aske aukeratzeko” paradigma eta ikastetxeen
artekoa lehia eta ikasle guztiontzat kalitateko hezkuntza eskaintzeko erronka erdigunean jarri,
behar diren gizabaliabideak eta baliabide materialez ikastetxeak ornituz ikasle bakoitzaren
beharrei arreta egokitzeko.