Gure duintasuna ez dago salgai

Gutun hau sinatzen dugunok hainbat euskal errepresaliatu politikoren senide eta hurkoak gara, haien sostengua, haien arnasa, haien begiak eta haien belarriak kalean eta Euskal Herrian eta, eskatzen diguten guztietan haien ahotsa ere bihurtzen gara. Gaurkoan, ordea, senide moduan guk geuk sentitzen dugunari buruz hitz egin nahi dugu.

2019-ko martxoak 12

Badakigu beste senide batzuk ere gurekin egongo direla ados, ditugun mugak direla-eta sinatzeko aukerarik eskaini ez diegun arren.

    Ama, aita, neba-arreba, bikotekide edota lagun moduan denboran zehar hartu ditugun erabakiek gure senide eta hurkoen bizitzak baldintzatu dituzten modu berean, gure senideek hartutako konpromiso politikoek gureak baldintzatzen dituzte gaur egun. Guk ez genuen aukeratu beraiek hainbat arrisku hartzea, baina bai aukeratu genuen egoerarik zailenetan ere euren ondoan jarraituko genuela baldintzarik gabe, maite ditugulako eta hori beraiekin batera betetzen dugun kondena baino askoz ere indartsuagoa delako.

    Maite ditugun pertsonekiko mantentzen dugun konpromisoa zigortzeko, Espainiako eta Frantziako Estatuek neurri andana jarri dituzte martxan hamarkadetan zehar. Gordinena, zalantzarik gabe, beste 16 senideren bizitzak lapurtu dituen dispertsio politika izan da: ekonomikoki ito gaituzte, gure gorputzak zauritu, azkarrago zahartzea eragin digute eta, kasu batzuetan, preso eta deportatuta ditugun senideak bisitatzea ezinezkoa bihurtu digute. Azken urteetan gu umiliatzen saiatu dira, bisitetara sartzeko baldintza moduan kartzelarien esku zikinek gure gorputzak miatzea jarriz, eta gure ezezkoaren aurrean bisita galaraziz.

     Baina guretzat hori baino mingarriagoa den beste zerbait egin dute, eta hori izan da gu erabiltzea gure senide preso eta deportatuei xantaia egiteko. Bahitu gisa erabili gaituzte presoen borondatea apurtzeko asmoz, errepidean gerta diezagukeenaren erantzule egin nahi izan dituzte, haien damutzea izan da Estatuek gure osotasun fisiko eta psikologikoari jarri izan dioten prezioa. Guk irmoki salatu dugu ezetz, gerta dakigukeenaren erantzuleak dispertsioa diseinatu eta praktikan jarri dituztenak direla, eta inolaz ere ez direla sekula izango gure senideak.

    Hau esanda, argitasun osoz adierazi nahi dugu senide moduan guk ez diogula inolako barkamen eskaerarik zor inori, ez dugula onartzen ETAren biktimen mina areagotu izana, eta salatzen dugula ETAren biktimen hainbat erakundek gure egoera kaskartzeko egindako lobby lana. Ez dugu onartzen ez dagokigun ardurarik eta are gutxiago gure senideen eta gure bizitzak izorratzen dituzten horien nahi ase ezinak kontentatzeko. Era berean, maite ditugun pertsonen ondoan egoten jarraitzeko konpromisoan berresten gara xantaia eta mehatxu guztien gainetik. Gure duintasuna ez dago salgai!

Luis María Goikoetxea Fernández
Amaia Landa Fdez. de Rontegui
Jesús Herrador Pouso
Olga Rodríguez Rubiera
Patxi Karasatorre Aldaz
Ainhoa González Sola
Ilargi Iraizoz Ciarra
Mª Victoria Gaztelumendi Galzagorri
Mª Jesús Ginea Aspiazu
Lorena Barreras Diáz
Elvira Romero Gil
Sendoa Jurado Garcia
Joseba Mikel López de Lacalle Gauna
Marixa Larreina Zerain
Mª Carmen López de Lacalle Gauna
Jesús Mª Soubies Garate
Sonia Bouchet Subijana
Amalia Apaolaza Arana
Iraun Zabaleta Apaolaza
Mª Ángeles Izarra Bilbao
Carlos Gómez San Pedro
Rosana Moreno Balantzategi
Olaritz Arakama Moreno
Urtzi Arakama Moreno
Lierni Arakama Moreno
Ziortza Fernández Larrazabal
Maite Ginea Aspiazu
Mikel Aginagalde Ugartemendia
Isabel Delgado San José
Joseba Berasategi Zelaia
Ainhoa Pastor Alonso
Salvadora Alonso Gómez

Gehiago