Frankismoaren krimenen aurkako kereilari, Iruñeko peñen babesa

2015eko azaroaren 25ean, Iruñeko Udalak, EH Bildu, PSN, Geroa Bai, I-E eta Aranzadiren aldeko bozkekin, hitzarmen bat onartu zuen non Frankoren Diktaduran egindako gizon- emakumeon aurkako krimenen harira, kereila bat aurkeztuko den.

Iruñeko Peñen Federazioa

2016-ko ekainak 3

Hamarkada luzez, 1936ko uztailean ezarrita zegoen legediaren aurka (errepublikanoa,

autonomikoa eta udalekoa) eman zuten kolpe militarraren ondorioz jaiotako erregimen

horrek, askatasun demokratiko guztien eza eta nazioarteko mailan onartuta zeuden (ONU) giza

eskubideen urraketa suposatu zituen (politikan parte hartzea, legearen aurreko berdintasuna,

hizkuntza eta kultura, osotasun fisikoa…).

Iruñeko Peñak ere kaltetuak izan ginen. Lehendabizi, “La Veleta” peñako mozoak gogoratu

nahi ditugu. Izan ere, oraingo Sanferminek berauen janzkera haiei zor diete, eta zer esanik ez,

1936ko kolpearen ondorioz, pertsegituta eta erahilda izan zirenak ere gogoratu nahi ditugu.

Haien ideiengatik erahil zituzten: errepublikanoak, sozialistak, nazionalistak, komunistak,

anarkistak… Ez ziren bakarrak izan. Beste peña batzuetan ere halako gertaerak pairatu

zituzten.

Ondorengo hamarkadetan ere, askatasun horien urratzetik eratorri ziren ondorioak jasan izan

ditugu. Peñetako kideok isunak, atxiloketak, erbestea, kartzela… pairatu zituzten. Eta geure

jarduera sozialak eta festak, poliziak eta gobernuak sustatuta, zelatatuta izan ziren.

1978ko Sanferminek, Iruñearen aurkako eraso polizial injustifikatu batek suntsitu zituenek,

Peñetan oso eragin handia izan zuten. Zezen Plazan geure kide asko bortizki erasotuak izan

ziren, baten bat balaz zaurituta geldituz.

Aurreko guztiagatik, Iruñeko Udalak onartutako hitzarmena babesten dugu. Frankoren

Diktaduran egindako gizon-emakumeon aurkako krimenak salatzea helburua izanik, eraginda

izan ziren geure kide guztiak judizialki bertan parte hartzera.

Gehiago