FAZ-eko langile eta Andacelay enpresa publikoko komitetik Eguesibarreko familietara
Andacelay enpresa publikoa Eguesibarreko hainbat zerbitzuren gestorea da (Haur Eskolak, eraikinen garbiketa eta Familiendako Arreta Zentrua, FAZ).
FAZ-eko langileak eta Andacelay-ko enpresa komitea
2022-ko martxoak 16
Eguesibarreko Familiendako Arreta Zentruak ia 11 urte daramatza Ibarreko familiei eta pertsonei laguntza eskaintzen honako zerbitzu hauen bitartez: Familiek Atseden hartzeko zerbitzua, Ludoteka-Haurtzaindegia, Aisialdirako Gunea, “Etorri, ikasi eta jolastu”, Familiendako Hezkuntza eta Orientabidea, Familia-Bitartekaritza, Heldutasun Aktiboa eta Norberaren Autonomiarako Sustapena, Gazte Programa, Topaketak Familiartean, Denboraren Bankua, hala nola beste hainbat jarduera (udal-kanpaldiak, ateraldiak, truke- merkatuak, belaunaldiarteko jardunaldiak…).
Hau irakurtzen ari duzuen pertsona askok ezagutzen gaituzue gure zerbitzu eta jarduera batzuetan parte hartu duzuelako, baina momentu honetan, zuen arreta eta babesa behar dugu.
Gure lana esku-hartze sozialaren esparruan kokatzen da, eta haren baldintzak apirilaren 2021etik indarrean dagoen Nafarroako Esku-Hartze Sozialeko Lehen Hitzarmen Sektorialean jasotzen dira. Hainbat urteko borrokaren ondoren, gure lanbidea duintzen duten zenbait neurri eta hobekuntza ezartzen ditu. Hala ere, hitzarmen hori ez zaie FAZeko langileei aplikatzen ari eta zuek gure lana eskaintzeko ditugun lan-baldintzen jakitun izatea nahi dugu.
Eguesibarreko Udalaren jabetzakoa den Andacelay S.L. enpresa publikoaren parte izanda, Nafarroako gainerako enpresa eta entitateek baino lan-baldintza okerragoak ditugu:
1. Erreferentziazko sektoreko hitzarmenean ezarritakoa baino gutxiago kobratzen dugu. Gure oinarrizko soldata (urteko soldata gordina), lanaldi osoagatik, 17.640€ dira, eta Esku-Hartze Sozialeko hitzarmenean, ordea, kategoriaren arabera, 21.714,44 eta 25.397,00 euro bitartekoa da. Hau da, gure erreferentziazko sektorea baino %18 eta %30 gutxiago kobratzen dugu.
2. FAZeko langileen %65a lanaldi partzialak ditu.
3. 2017. Urteaz geroztik, KPIak %9,5eko igoera izan du, kontuan hartu gabe aurtengo
%6,6ko igoera. Gure nominetan, berriz, urteko batez besteko igoera %0,98koa baino ez da izan, horrek dakarren erosahalmen galerarekin. Gure soldaten izozteaz ari gara, beraz.
4. Sektoreko hitzarmenak ezartzen duena baino opor egun gutxiago ditugu. FAZen 25 lanegun jai ditugu, eta aipatutako hitzarmenean, 2022 urterako 30 lanegun jai daude aurreikusita, eta 2024an, igoera progresibo baten bitartez, 32 egun arte igoko dira.
5. Ez dugu ez barne-sustapenerako, ez enplegu-hobekuntzarako eskubiderik. Lankide batek bere lanpostua uzten duenean, eta beraz, lanpostu hori hutsik geratzen denean, FAZen lan egiten duen beste norbaitek lanpostu hori hartzeari ukatzen digute. Beraz, barne-mugikortasunerako eta lanpostuz igo ahal izateko, hau hobea dela, lanaldi luzeagoa duela etb. ulertzen badugu, eskubidea ezeztatzen digute.
6. Laburbilduz, gure baldintzak erregulatzen dituen erreferentziazko hitzarmenik gabe gaude.
Besteak beste, honek familiendako erreferentziazko profesionalen galera, taldeen ezegonkortasuna eta aparteko lan-karga handia gure gain hartzea ekarri du. Hala eta guztiz ere, profesionaltasun handiz laguntzen jarraitu dizuegu, zuek zaretelako gure lanari benetako zentzua eta motibazioa ematen diozuenak.
Bestalde, aipatzekoa da FAZeko plantillaren %95a emakumeek osatzen dugula. Datu hau harrigarria da, kontuan hartzen badugu genero-arloko lan berdintasunaren aldarrikapenen ondoan dauden jarrera politikoak ikusita, ikus daiteke nola, haien enpresan bertan, hori ez den bere politiken helburu nagusienetako bat. Adibide gisa, hau zehazteko, FAZen lan egiten dugunok oso zaila dugu ekonomikoki independientea den bizitza bat planteatzea, gure soldatek ez baitute horretarako aukera handirik ematen.
Zinegotziek eta gobernu-taldeak osatzen duten Andacelay S.L. enpresa publikoaren administrazio-kontseiluaren gelditasunaren aurrean, egoera honen jakitun izan zaiteztenaren beharrera ailegatu gara. Kontseiluak ez die gure instantziei erantzun eta saiatutako edozein elkarrizketa-prozesuren denborak luzatu ditu. Adibide bezala, bilera bat eskatu genuen 2021eko maiatzaren 20an, eta 2022ko urtarrilaren 12rako eman zuten.
Aipatutako guzti honek ezinegon handiko egoera sortu du. Hitz hutsak baino ez ditugu jasotzen. Gure profesionaltasuna eta lan ona onartzen dute, baina horrek ez du gure lana duinduko duen lan-baldintzak hobetzeko haien eskuetan dauden hobekuntzak ezarriko. Horren ondorioz, zuen laguntza garrantzitsua izango den borrokari ekingo diogu.
Datozen egunetan zehar hedapen- eta presio-neurri batzuk jarriko ditugu martxan, dagokigun hitzarmena aplikatzeko beharrezkoak diren mekanismoak artikulatu daitezen. Zuen presentzia eta babesarekin kontatzen dugu.