Ezker abertzaleko militantziari

Urtarrilaren 27an errepresaliatu ohien izenean egindako prentsaurrekoan, argi utzi genuen biltzeko eta militantzia aktiboa egiteko asmoa genuela, garai batean egin genuen bezala, gure herriaren askatasun nazionala eta estatu sozialista bat eraikitzea helburu.

Errepresaliatu ohien asanblada

2016-ko otsailak 23

Komunikatu honen arrazoia amnistiaren aldeko militante bati egindako eraso bat da. Honengatik, jarraian azalduko duguna argi uztea oso garrantzitsua iruditzen zaigu.

Batetik, erabat babesten dugu amnistiaren aldeko eta errepresioaren kontrako mugimenduak, baita mugimendu horren erabateko amnistiaren alde, eta gure herriak jasandako errepresioaren kontrako ekintzak, non guk aktiboki hartzen dugun parte.

Lotsagarria iruditzen zaigu amnistia bezalako funtsezko aldarrikapen bat argudiatu behar izatea, guk ezagututako ezkerrarentzat hain funtsezkoa zen hori. Gure iritziz, argudiatzekotan, amnistia osoa alde batera utzi duen horrek eman behar lituzke azalpenak, eta ez guk.

Honen harira, gogora ekarri nahi dizuegu duela gutxi EPPK-k aipatu zuela gure lurraldearen askatasunaren alde borrokatzen zuten mugimendu popularren bat-egitea. Erabat ados gaude.

Amnistia eskatzea ez al da espetxeen trasferentzia eskatzea bezain zilegi?
Guk baiez uste dugu, baina, hala ere, gainontzekoen erabakiak onartu eta errespetatu egiten ditugu, haien sustatzaileen garapenean inongo eraginik izan gabe. Honenbestez, guk ematen diegun errespetu berbera exijitzen dugu, egiazkotasuna dugula eta gure bidean aurrera egiteko arrazoiak baditugula uste baitugu, besteekin adostasunak eta desadostasun batzuk izan arren.

Askotan, gehiegitan izan da epaitua amnistiaren aldeko mugimendua ezker abertzalearen, EPPK-ren, ETA-ren, eszisio posible baten sustatzaileen, eta beste haimaikaren aurkako mugimendu bezala, eta uste hau itzaltzera, gezurtatzera gatoz.

Honen adibide da duela gutxi Iñaki Egaña historialariak esan zuena, partiduarena soilik den eta amnistiaren aldeko mugienduaren eta EPPK-ren arteko komunikazioa galarazi duen GARA egunkaria erabiliz. Izan ere, egunkariak jakinarazi ez zuen bezala, errepresioaren biktima diren horien alde gaude, eta beraien alde egingo dugu ahal dugun guztiarekin. Beti borrokatuko dugu errepresioaren biktimen alde, ETA-ren su-etenaren ondorengo egoera politiko honen aurrean, eta Sortu-k egindako eskakizunen aurrean hartzen dituzten erabakiak hartzen dituztela. Gure iritziz, errepresioaren biktima guztiek gure babes osoa merezi dute, etsaiaren aurrean babesa emango dion eta hartu beharreko erabakiak hartzearen karga arinduko dion norbait.

Zenbaitetan gertatu bada ere, ez dugu onartuko, ezker abertzaletik kanpoko norbait izateagatik jendea gutxiestea, babeserako eskubidea ukatzea eta hauen mugimenduak manipulatzea, inondik inora.

Amnistiaren aldeko mugimendu popularrak ez du inoiz EPPK-n eszisio bat gertatzea helburu izan, ez baitira EPPK-ko kideak izan ETA-ren kontra joan direnak, nahi duenarentzat eskuragarri dagoen literatur lan berri batean egiazta daitekeen bezala.

Aurrera eramaten saiatzen ari garen hori da ezker abertzalearengandik banatzen gaituena, zeinak, dirudienez, benetazkotasun ziurtargiriak banantzen dituen.

Gure legitimotasuna zalantzan jartzen duen edozeinekin eseri eta eztabaidatzeko prest gaude, baina ez dugu azken egunetako manipulazio hau onartuko. Manipulazio honek beldurra du atzean, egungo sistema neoliberalak irentsi duen jendearen beldurra da, gure herria zapaltzen duten egituretan parte hartzen duen jendearen manipulazio, irain, eta gezurrak dira.

Azken batean, amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimendu bakar honen sugarra itzaltzen saiatzen ari direnen epai ustelak dira.

Hau guztia azaldu ondoren, Otsailaren 6an amnistiaren aldeko militante batek jasandako erasoa salatu nahi dugu. Donostiako Ikatz kalean gertatu zen eraso hau eraso faxista bat izan zen, egun Euskan Herrian bizi den torturaren eta errepresioaren arduradunekin zenbaitek duten harremana ezkutatzeko eraso bat.

Kezkaturik gaude borroka armatua berrartzera gaudela leporatzen gaituzten salaketekin, egindako bileretan ez baita honelakorik inoiz gertatu ezta proposatu.

Sortuko buruetako batek behin eta berriro esan bazuen ere biolentziaren bidetik joko balitz, borrokara batzeko prest zeudela, argi ikusi da gezurretan zebilela, honen kideak baitira etengabe, eta gure ahotan guk esan ez ditugunak jarriz erasotzen gaituztenak.

Begibistakoa iruditzen zaigu gure segurtasun fisikoa eta etikoa babestea, baita duela 50 urte hartutako konpromezuekiko koherente izatea ere.

Disidentzia jasaten ez duen horrek arazo bat dauka bere buruarekin. Izan ere, ez bada partiduaren agindu ofizialen aurrean alternatiba bat garatzea eta proposatzea baimentzen, arazoa partiduak berak eta bertako kideek daukazue, ez guk.

Bileratan elkartuz egiten dugu lan, eta gure lan egiteko moduan ez dago inposaketentzat lekurik, ezta egongo ere, eta horrela jarraitzeko asmoa dugu, interes nazionala norbanakoaren interesaren gainetik jartzen duenarekin biltzen jarraituko dugu, eta zapaltzen, zigortzen, epaitzen gaituen sistemaren kontra borrokatzen. Gure borrokan kide genituen horiek xurgatzen dituen eta esklabu bihurtzen gaituen sistemaren kontra egiten jarraituko dugu.

GORA EUSKAL HERRI ASKE ETA SOZIALISTA!

AMNISTIA OSOA!

Gehiago