Euskaria Urriaren 1eko Erreferendumaren aitzinean
"Une historikoa" esamoldea gehiegitan erabili ohi da. Hala ere, batzutan esamolde hori erabiltzea egokia da. Urriaren 1ko hitzordua dugu horietako kasu bat, izan ere, Kataluniako independentziaren aldeko erreferenduma historia liburuetan azalduko den data horietako bat izango da.
Euskaria Fundazioa
2017-ko abuztuak 28
Egun horrekiko hartuko den jarrerak ere eragile politikoen
konpromisoaren neurgarria izango da, aldeko jarrera hartzeak
demokraziarekiko eta askatasunarekiko engaiamendua islatuko baitu.
Euskal Herriko jendarte eta eragile soziopolitikoak ezin dira horren
aitzinean ikusle hutsak izan. Asko dago jokoan Katalunian, nazio, kultur
eta eskubide politiko berberen urraketa jasan duen herri anaia-ahaizpa
da-eta Kataluina eta bi Estatu berberek sortu dute urraketa historiko
hori.
Biziki lotsatzen gaitu Euskal Herriko zenbait eragile politiko eta
erakunderen jarrerak. Kataluniako herriari bizkarra eman ez ezik,
espainiar Estatuaren jarrera itxia eta ukatzailea ere basbestu dutelako.
Euskariaren ibilibide luzean harreman berezia ukan dugu Estatua ukatzen
zaien herriekin, estuagoa, noski, Galiza eta Kataluniarekin. Horrela
izanik, ezin gara ixilik egon Kataluniako herriak hartu duen jarrera
ausartaren aurrean. Hori dela eta, irailaren 16an Bilbon burutuko den
manfestazioaren bat egin nahi dugu, bertara joateko deialdiarekin bat
eginez.
Irailaren 11rako (Diada) ere deialdia egiten dugu balkoietan ikurriña,
Nafarroako bandera eta Estelada zintzilikatzeko.
Kataluniari so egiten egotea ez da aski. Erne egon behar da
erreferenduma antolatzeagatik Estatu Espaniarrak zenbait pertsonari eta
erakunderi eraso egin ahal dielako.
Bukatzeko, Euskal Herriko oinarri soberanista eta independentista osoari
deialdia egiten diogu burujabetzarako prozesuari berehala ekin
diezaiogun, Frantziar eta espaniar Estatuekiko “eten-prozesu” bati,
alegia. Horrela, Kataluniak hasi duen bidean lehenbailehen kide izango
ahal gara Europako mapan beste errepublika aske eta burujabea lortzen.
Visca Catalunya lliure
Gora Katalunia askatuta!
Gehiago
“Mugak gaindituz Euskal Herri sozialista eraiki” lelopean egin du manifestazioa Jarkik Iruñean
La mayoría sindical vasca muestra su solidaridad con el pueblo de Catalunya
Sindikatuen babesa Kataluinari
Behean sinatzen dugu sindikatuok, Katalunia, País Valenciá, Galiza, Euskal Herria, Kanariar irlak, (...)
ELA, LAB, STEILAS, Confederación Intersindical Galega, Sindicat COS, Intersindical CSC, CSI Asturies, CUT Aragón, CUT Galiza, Intersindical Alternativa de Catalunya, Intersindical Canaria, Intersindical Valenciana, SAT Andalucía, STEI Illes Balears