Euskarazko haur eskolak nahi dituzten gurasoak, justiziaren zai

Iruñean euskarazko haur eskolen eskaintza zeharo murriztua izan da urteetan zehar. Manifestazioak, elkarretaratzeak, sinadura bilketak, helegiteak… Denetarik izan da euskarazko eskaintza zabal zedin. Alferrik izan da UPNk Udaleko aginte makila izan duen bitartean. 17 Haur Eskoletatik euskaraz bi haur eskola soilik izan ditugu eta haiek auzo berean (Txantrean).

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2016-ko ekainak 10

2015eko maiatzean aldaketa izan zen Iruñeko Udalean. Ordura arte euskarazko Haur

Eskolen eskaintza zabaltzea zapuztu zutenak oposiziora igaro ziren. Azkenean, tunelean

argia.

Hurrengo ikasturterako euskarazko lau haur eskola antolatu zituen Iruñeko Udalak.

Eskaintza horrekin ez zuen eskaria asetzen, baina urrats garrantzitsua zen hainbeste urteko

lehortearen ondoren.

Epaile batek euskarazko eskaintza zabaltzeko akordioak baliogabetu ditu, behin-

behinean bada ere. Orain, dena da zalantza hurrengo ikasturteari begira, Administrazio

Auzietarako Aretoak gaiaz erabaki arte (Iruñeko Udalak behin-behineko baliogabetze hori

errekurritu egin baitu).

Akordioak baliogabebetzeko guraso talde txiki batek eskatu bazuen ere, afera hau ez

da gaztelaniazko eskaintza nahi duten gurasoen eta EH Bilduren artean (edo boterean

dauden lau alderdien artean).

Helegitea jarri zuten gurasoek gaztelaniazko eskaintza ziurtatuta zeukaten eta

lehengo tokitik ez oso urrun. Afera hau orain arteko erregimeneko alderdiek lagundu eta

epaileak babestutako guraso talde txiki horren eta euskarazko eskaintza nahi duten

gurasoen artean dago. Guraso talde txiki horrek beste gurasoei euskarazko eskaintza

ukatzea lortu du epaitegian, haiek gaztelaniazko eskaintza arriskuan ez bazuten ere.

Aspaldiko eskaera asetzera zihoan udal berriaren erabakia. Hauteskundeetatik

ateratako udalak hartutako erabakia. Nolabait, epailearen Autoa estatu kolpe antzekoa izan

da, hauteskundeetan galtzaile izan zirenen irizpideak indarrean jarri baititu berriro.

Aretoaren esku dago orain afera. Espero dezagun aurreko epaileak egindako

bidegabekeria zuzentzea, normalean epaileek haiengan konfidantza izateko arrazoi

gehiegirik ematen ez badute ere.

Edozein modutan Euskararen Ordenantza oso argia da: ““Haur Eskolak hedatzeko

plan orokorraren barruan, euskarazko haur irakaskuntzarako eskaerak aintzat hartuko dira, 
ahal den modurik hoberenean bermatuz gurasoek euren seme-alabendako hizkuntz eredua

hautatzeko duten eskubidea”.

Beraz, Iruñeko Udalak euskarazko haur eskolak nahi dituzten gurasoen eskariei ezin

die muzin egin. Epaileek zenbait haur eskolatan hizkuntz eredu aldaketa galarazita ere, bere

betebeharra da euskarazko eskaintza ziurtatzea, beste eraikinetan egin behar badu ere. Hau

da, ezin bada Goiz Eder, Donibanen edo Printzearen Harresian izan, beste toki batzuk

atondu beharko ditu gurasoen eskubidea gauzatzeko.

Espero dezagun horretara iritsi behar izatea, baina bakoitzak bere erantzukizuna

onartu beharko du. Bitartean, Justizia Auzitegi Nagusitik, behin bada ere, justizia iristea

desio dugu.

IRUÑEKO EUSKALGINTZAK DIRUA BEHAR DU, EUSKARAZKO HAUR ESKOLEN ALDEKO KANPAINAREN ZULO EKONOMIKOA ESTALTZEKO.
EKARPENA EGITEKO: Euskadiko Kutxa, 3035 0058 38 0580105300

Gehiago