Euskararen balorazioa, ezkutuan osasunbidean

Joan den azaroaren 9an argitaratu zen NAOn erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien deialdia (merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeak egiteko).

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2018-ko azaroak 15

Hartan, argi eta zehatz esaten zen zein zen alemanaren, frantsesaren eta
ingelesaren balorazioa: 5 puntu gehienez bakoitzarentzat. Euskararen balorazioari
dagokionez, aipatzen zuen Euskararen Foru Dekretuaren arabera puntuatuko zela.
Hortaz, euskararen balioa jakiteko, foru dekretu bat irakurri behar da, kalkuluak egin,
eta asmatu nola interpretatuko duen Osasunbideak. Esaterako: Jarraituko du,
legegintzaldi guztian bezala, Erriberan euskara baloratu gabe? Edo, beste
departamenturen bat hasi den bezala (Arartekoaren gomendioari jarraikiz), atzerriko
hizkuntzak baloratzen dituen bezala Erriberan euskara ere baloratzen hasiko da? Ez
dakigu. Eskatu diegu Gobernu Irekiari eta Osasun Zerbitzuko Lanpostuetarako
Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuari euskararen balorazioa argia
izan dadila Osasunbidearen deialdietan, baina alferrik izan da. Uste dugu euskara eta
gardentasuna gai garrantzitsuak direla; horregatik, gai hau konpon dezatela eskatzen
diegu Geroa Bairi, Bilduri, Ahal Duguri eta Izquierda-Ezkerrari. Osasunbidearen
deialdietan argi esan dadila zein den euskararen gehieneko puntuazio eremu
euskaldunean, eremu mistoan eta “ez-euskaldunean”.

Gehiago