ETB3 Iruñerrian nahi dugu
Administrazioan Euskaraz Taldea
2016-ko uztailak 28
UPNk eta PPk eragindako ETBren itzalaldiak ondorio gogorra izan du eta izanen du Iruñerriko haur euskaldunentzat: Marrazki bizidunak euskaraz ezin ikustea.
Iraileko behin-behineko konponbideak ETB3 Iruñerritik kanpo utziko omen du. Nafarroako Gobernuak Iruñerrian tokiko kanal bat bakarrik dauka libre, eta Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu ondoren, kanal hori ez da erabiliko ETB3 emateko. Hala behar luke, gure ustez, haur euskaldunek horren behar handia baitute.
Pankartaren atzean jarriz, Iruñerrian ETB3 nahi dugula adierazi nahi diogu Nafarroako Gobernuari. Nafarroako Gobernuari, eta Nafarroa ETBrik gabe utzi duten UPNri eta PPri: Ez diezagutela agindu zer ikusi behar dugun.