ETA SARTZEN BAGARA…?

Pasa den ekainaren 17an "ETA SARTZEN BAGARA...?" musikalaz gozatu ahal izan genuen Orkoiengo gizarte etxean.

Idoia Moneo Balerdi

2017-ko ekainak 27

Hara, musikal bat! Edozein antzokietan aurki dezakegun programazioetako baten antzera. Musikal hau, ordea, Orkoiengo Auzalar eskola publikoko Lehen Hezkuntzako 6.mailako irakasle eta ikasleen artean sortutakoa, progamatutakoa eta antolatua izan da, noski zuzendaritza taldearen laguntzaz. Eta sortuta esaten dugunean, zera esan nahi dugu; gidoia, musika, atrezzoak, jantziak,kartelak eta baita ere sarreren diseinua haiek egin dituztela.

Proiektua aurrera eraman ahal izateko eta ikasleak motibatzeko jarri duten gogoa eta ilusio itzela nabarmendu nahiko genituzke.

Egindako ahalegina, bidean aurkitutako oztopoak gainditzeko gaitasuna eta entsaioetan erakutsitako pazientziagatik eskertu nahiko genituzke.

Bestalde, Hezkuntza Departamentuak proiektu hontaz informatuak izatea, emaitza ikustea eta irakasleek egindako ahaleginaz jabetzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Lan interesgarri honen aurrean ez luke beste alde batera begiratu behar.

Bukatzeko, Hezkuntza publikoaren alde gaudenok, gure seme-alaben irakasleetaz oso harro sentitzen gara; jakinik taldeko lana, errespetua eta giza baloreak gure seme-alabei transmititzen ari direla.

Hau ere hezitzea da.

Gehiago