Erripagañari buruzko azken berrien balorazioa

Erripagañako Bizilagun Elkartea

2024-ko urriak 10

Erripagañako bizilagunen elkartea ongi ikusten du auzoa konpontzeko bidean berriki emandako urratsak, baina uste du ez direla nahikoak.

Izan ere, oraindik ere ez dugu dotaziorik. Nafarroako Gobernuarenei dagokienez, haur eskola irekita egon behar zen jada ikasturte honetan, baina atzeratu zuten, eta osasun etxea aurreko legealdirako iragarri zuten, baina oraingo legealdian ere ez da irekiko.

Udalen dotazioei buruz, ongi dato instalazio soziokulturalak diseinatzea, baina ez da aski. Orain bertan beharrezkoak dira, eta horregatik eskatzen dugu egin ditzatela lurrean, ez soilik paperean. Zer esan kirol ekipamenduari buruz, gaur egun definituak ere ez daudenean.

Azeleragailua zapaldu behar da dotazioak lehenbailehen izateko, sinplifikazio administratiboaren zain egon gabe. Inbertsioak hutsaren hurrengoa izan dira, diru sarrerekin alderatuta, eta gainera orain gastatzen dena konpentsatuko da azken banaketan.

Txosten ekonomikoak behin eta berriz atzeratu dira, eta orain abiadura ezberdinak daude: bat egin da, beste bat bukatzen ari dira, beste bati buruz ez dago berririk, eta ziur aski laugarrena ez da egingo. Udalek ez dituzte irizpide berak erabili, eta horregatik emaitzak ezin izanen dira konparatu.

Baina analisi teknikoa ez da funtsa. Negoziazio politikoa behar dugu orain, erakunde bakoitzean eta erakundeen artean. Denok batera joan auzoa bateratzeko.

Auzokideok konpromisoak eta eskaintzak behar ditugu apirilean haien artean hautatzeko. Udaberriaren zain gaude aspalditik. Azkenean bozkatuko dugu, elkarrekin, elkartzeko.

Gehiago