Erizaintzako euskarazko eskaintza handitua, NUPen
NUPek euskaraz eskainiko ditu, 2020-2021 ikasturtean, Erizaintzako Graduko lehenbiziko seihilekoko irakasgai guztiak (lehenbiziko urtekoentzat, antza denez).
AET – Administrazioan Euskaraz Taldea
2020-ko maiatzak 31
Graduko gainerako mailetan ere euskarazko eskaintza ezartzen joateko asmoa omen
du errektoretza taldeak. Hala jakinarazi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoko
Irakaskuntzako errektoreorde Inmaculada Farran Blanchek Administrazioan Euskaraz
Taldeari, 2020ko maiatzaren 26an.
Kostata, baina irudi du fruituak ematen hasi dela ikasleek, sindikatuek eta
Iruñeko Euskalgintzak egindako borroka.
Espero dezagun iragarpen hau bide berri baten hasiera izatea, euskarazko
eskaintzari dagokionez.