Eremu euskaldunerako euskararen dekretua aldatzeko proposamena, mahai gainean

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2016-ko urriak 7

Baztango Udalean euskararen erabilera normalizatzeko plana Nafarroako

Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Aretoak baliogabetu zuen,

2016ko maiatzaren 3an. Arrazoia: 29/2003 Foru Dekretua urratzen zuela. 

Horrexegatik, oztopo hori kentzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan

euskararen erabilera arautzen duen 29/2003 Foru Dekretua aldatzeko proposamena

aurkeztu dio Administrazioan Euskaraz Taldeak Nafarroako Gobernuari. Hau da,

eremu euskaldunerako artikuluak aldatzea eskatu diogu. 2016ko irailaren 15ean

Erregistroan aurkeztu genuen gure proposamena. 

Zeintzuk dira gure taldeak aurkeztutako proposamenik garrantzitsuenak? 

  1. Estatuko Administrazioa Dekretuaren aplikazio eremuan sartzea. 
  2. Hirugarrenen bidez ematen diren zerbitzu publikoak aplikazio eremuan

    sartzea. 

  3. Eremu euskalduneko entitate publikoen arteko komunikazioak, igortzaileak

    hala erabakitzen badu, euskara hutsez izateko aukera ahalbidetzea. 

  4. Aukera bera ahalbidetzea, Estatuko Administrazioak eta Justizia

    Administrazioak Nafarroan duten egoitzei komunikazioak bidaltzerakoan. 

  5. Errotuluak, barnekoak eta kanpokoak, euskara hutsez jartzeko aukera

    ahalbidetzea. 

  6. Nafarroako Gobernuak edo eremu mistoko entitate publikoek eremu

    euskalduneko entitate publikoei komunikazioak bidaliz gero, euskara hutsez

    izateko betebeharra, eremu euskalduneko entitate publikoak hala eskatu

    badu. 

  7. Lanpostuetan euskara jakitea derrigorrezkoa izatea erabakitzeko herritarrei

    eman beharreko arreta eta euskara lan hizkuntza izatea kontuan izateko

    arrazoiak izatea. 

  8. Horrelako postuen kopurua zehazteko irizpidea: Gutxienez, euren eremuan

    duten euskaldun hiztunen portzentaia gehi euskaldun pasiboen portzentaia

    gehi % 2 izatea. Estatuko Administrazioari eta Nafarroako Gobernuari

    dagokionez, honetarako euren eremua eremu euskaldun osoa izanen da. 

  9. Lanpostuan euskara jakitea nahitaezkoa ez denean, euskara baloratuko da

    meritu moduan edo azterketa ez baztertzailean (gutxienez, deialdiko puntu

    guztien % 10). 

2015eko martxoaren 15ean Nafarroako Gobernuak Baztango Udalaren Plana

errekurritu zuen. Gobernu berria 2015eko abuztuan sartu zen. Hurrengo 9 hilabeteetan

Gehiago