Eremu euskaldunean euskara baloratu beharra dago

Euskararen Foru Legeak ezartzen du eremu euskaldunerako lan deialdietan euskaraz jakitea merezimendu kualifikatua izanen dela, nahitaezkoa ez bada.

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2018-ko irailak 21

2018ko abuztuaren 8an halaxe gogorarazi dio Nafarroako Arartekoak
Esteribarko Udalari, administrari-ofizial izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketaren
bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdia dela eta (2018ko ekainaren 7an
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua). 

Udalak arrazoitu zuen izangaiek bazekitela euskaraz, eta, beraz, ez zela
beharrezkoa euskara baloratzea. Hala ere, Arartekoak uste du deialdian euskara
baloratzea derrigorrezkoa duela. 

Administrazio Publikoek kontuan hartu beharko dute, batez ere Nafarroako
Gobernuak, euskara baloratu gabeko zerrendak erabiltzen baititu Nafarroa osoan.

Gehiago