EPPKren zuzendaritzak argitaratutako idazkia dela eta

60ko hamarkadatik historia egin duten EPPKren idazkietara jotzen badugu, bertan azpimarratzekoak dira haien umiltasuna, haien argitasuna, horrek dakartzan borrokarako prestutasuna eta sakrifizio pertsonala, haien etika, haien sentikortasuna, haien elkartasun kolektiboa zein pertsonala kartzelatik ateratzeko orduan kasurik mingarrienekiko, haien errespetua mundu ororekiko, eta abar. Hori da bat-batean datorkidana.

Jon Iurrebaso Atutxa, euskal preso politiko ohia.

2017-ko urtarrilak 3

Hau esanda, ezer ez da berdin ezta berbera esateko ere, bistakoa den

moduan, eta are gehiago denboraren igarotzearekin. Hala ere, harritu egin naute

Kolektiboaren Zuzendaritzak sinatutako idazkian agertzen diren gauzetako batzuk. 

Gehiago luzatu gabe, pertsonak, mugimendu, alderdi, Estatu eta beste batzuk

barnebiltzen dituzten eta bertan tratatzen diren hainbat auzi komentatzera pasako

naiz. Horrela ba, zenbait punturen gaineko nire iritzia emango dut ez-adostasunerako

eta adierazpen askatasunerako eskubideak aintzat hartuz, eta ETAko preso ohia naizen

heinean aipatua sentitzeagatik, eta baita, maila pertsonalean ere, Amnistiaren Aldeko

eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko militantea naizen heinean. Arrazoiren

batengatik pentsatu da eztabaida honek publikoa izan behar duela eta arrazoi

horregatik nik ere publiko egiten ditut nire gogoetak. 

Fase politiko berriaren hasierari dagokionez. 

Ez dut uste modu publikoan azaleratu zenean orain dela 5 urte izan zenik, baizik eta

orain dela 7. Altsasuko prentsaurrekoa eta aste batzuk geroago, 2009aren bukaeran,

ETA erakundeak ondorioztatu zuen Ezker Abertzaleak erabakia hartua zuela… Hala ere,

Anoeta eta gero, 2004an eta “gatazka kaleetatik atera behar da” lemapean, kontua

nahiko mazeratuta zegoen. 

Estatuak gu, presook, eta gure hurkoak erabiltzen saiatu dira gatazkaren

konponbiderako prozesuan harriak jartzeko. 

Gatazka baten gainditzerako, eta are gehiago gurea bezalako batean, zeinean bi Estatu

dauden herri okupatu baten kontra, hiru irtenbide baino ezin dira egon. Bat elkarren

arteko akordio batera heltzeko negoziazio bat izango litzateke. Holakoetan (orain arte)

beti irabazten dute Estatuek. Beste aukera bat izango litzateke alde baten garaipena

eta bestearen porrota. Hirugarrena aldeetako baten errendizioa edo uztea izango

litzateke. Egia da ere gauzak konplexuagoak direla formetan, baina ez edukietan. 

Bestalde, Estatuek ez dute gehiago presionatzen gaur kartzelariek ETAren ekintzei

erantzuteko kartzela guztietan jazartzen gintuztenean baino gehiago. Garai haietan

(Espetxeetako GAL sortzeko saiakerak baino lehenago eta geroago) jazartzen gintuzten

(termino suabea), ez garaile sentitzen zirelako edo mendekuagatik, baizik eta bloke

baten irudia ematen zuen eta erdizka ez zebilen Kolektibo batua, solidarioa eta

borrokalaria ikusten zuelako. 

Beste alor batean, ez dirudi gatazka bat bere alderdi guztietan indarrean irauten baldin

badu, gatazkaren ondorioei buruz hitz egin behar izatea hau bukatu izan balitz bezala.

ETAren kanpaina politiko-militarra bukatu da, baina inolaz ere gatazka. Ehunka

militantek gogorarazi dugu epaitegi zigortzaileen aurrean puntu nagusia ez zela

ETArekin amaitzea. Huts barkaezina. Hor ez zen gatazka bukatzen. Gatazka, orainaren

eta etorkizunaren zati handi batean, Euskal Herriaren eskubide nazional eta sozialen

gauzapenarekin amaituko zen. 

Orain dela 5 urte ETAk bukaera eman zion bere kanpaina politiko-militarrari eta

Frantziako eta Espainiako Estatuen errepresioak biktima berriak eragiten jarraitzen du

egunero. Gaur atzo bezala kartzelaratzen gaituzte, isunak jartzen dizkigute, eraso

egiten digute, iraintze gaituzte, gure izaera eta identitatea ukatzen digute, Estatuaren

biolentzia, bakarra, onartzera behartzen gaituzte. 

Errepresioa planteatzen da presoen eskubideen eta askatasunaren aldeko dinamika

sozialaren ahultzearen zergati zuzen gisa. 

Ez dut uste errepresioa denik ahultze honen zergati nagusia, bazik eta gehiago dela

borrokarako, mobilizaziorako eta langa 1977. urtean bezain altu jarriko duten ekintza

irmoagoak aurrera ateratzeko pizgarrien falta. 

Hemen ez dago aitzakiarik. Alderdien lege espainiarra onartzeko ez zuten buruhauste

handiegirik izan presoak ateratzeko borroka sustatu ez duten berberek. Ezker

Abertzalea ez dela gai izan dioen horrek… Hemen ez dira sartzen preso, deportatu eta

iheslarien gaiarekin, gehiago edo gutxiago, ahalegintzen diren milaka pertsona. Ezker

Abertzale Ofizialaren egiturak eta zuzendaritza izan dira hori indartu ez dutenak beste

gauza batzuk bultzatzen zituzten bitartean, adibidez Ezker Abertzalearen

antolakundeen desagerraraztea, herri mugimendua biluzik uztea, borroka

instituzionalari lehentasun osoa ematea, hau herri mugimenduaren, mugimendu

sozialaren eta askapen mugimenduaren zerbitzupean bere osotasunean egon gabe. 

Gatazka kaleetatik ateratzearena, “hori mahai baten inguruan konponduko dela”-rena,

“badirudi badagoela komentatu ezin den zerbat”-ena… Mahai gehiegi eta sekretismo

handiegia. Dena egoera honetara ailegatzeko. Eta esperientziak ez ziren falta

okupatzen gaituzten Estatuen partetik gerta zitekeena jakiteko. 

Nazioarteko Komunitatea gure alde zegoela esaten ziguten (beste bat lasaitzeko).

Herriak ez badu irrikatzen duena konkistatzeko parte hartzen, gaizki goaz. Eta

Nazioarteko Komunitateaz hitz egiten dugularik, azkenean datorrena pertsona

entzutetsuek eta prozesuen laguntzaile edo bitartekariek, egiaztatze taldearen

sinadura batzuk daramatzan idazki bat da… Zertarako? Ezertarako ez amaiera idatzita

zegoelako. Baina, “zerbait egongo da esaten dutenean”. Egituretan delegatzeak

eramaten gaitu, adibidez, asanblada baterako internet bidez bozkatzera. Zelan eman

daiteke iritzia, eztabaidatu eta bozkatu batzar batean baina internet bidez?

Kalifikatzaileak norberarentzat uzten ditut. Ba gisa honetan doaz gauzak. 

Zailtasun handiak edo erabateko ezintasuna Ezker Abertzalearen hausnarketa eta

erabakietan parte hartzeko. 

Ni 2011n irten nintzen azkenekoz eta badakit zer eztabaidatzen zen. Kartzeletara

eztabaidarako batezbeste zer heltzen zen ere kalkula dezaket. Beste kontu bat da

zeintzuk ziren kartzeletara norbaitek helarazten zituen materialak (eztabaidetarako

informazioa, kontrasteak…). Baina historiako egoerarik kaxkarrenetan ere eztabaidatu

egin da. Salbuespenak ez dira araua. Eta ez diot pista gehiagorik emango jakin behar ez

duenari. Noski, Ezker Abertzale Ofizialak denbora gehiago galtzen baldin badu gai

ezberdinetan, makoak gelditzen diren moduan gelditzen dira: ia-ia bakoitza berera eta

eustera. 

 Iosu Uribetxeberria kaleratzeko borroka. 

Idazkiak borroka espontaneoa izan zela dio. Orain oso gutxi 117 egun iraun duen

txandakako gose grebaren moldea hartu duen beste borroka espontaneo bat egon da,

eta bitarteko guztien bidez saiatu dira isilarazten. Bitxia da honi aipamenik ez egitea.

Borroka hau Aitzol Gogorza larri gaixoa dagoen presoaren (berriki ospitaleratua izan

dena berriz) gose grebarekin hasten da, eta beste kartzela batzuetan jarraitzen du.

Ondo dakit kartzelan dauden kide batzuek ekimen honen berri izan zutela dagoeneko

bukatuta zegoenean. 

EAren ildoarekiko disidenteak diren erakundek presoen egoerarekin eta

etorkizunarekin egin dute bandera. 

Presoez aprobetxatzearena lehen eskumako nazionalistek esaten zuten, euskaldunak

izan ala ez, eta sistema espainiarraz ala frantziarraz aprobetxatzen den gizaseme oro.

Bitxia da, AMNISTIA aldarrikatzea preso, deportatu eta iheslariak kaleratzeko zein

Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren gauzapenerako aterabide bakar gisa,

presoez aprobetxatzea da? Eta hori esaten dute historikoki eta atzo arte hori bera

mantendu dutenek? Ala garai berriek gure helburuak ere aldatu dituzte? Norbaitek

presoekin bandera egiten duela dioen akusazio hau oso larria da. Kontuz ibili behar da

esaten denarekin. 

Kalean, hemen, ez dago ongia eta gaizkiaren gainetik dagoen deus. Inor ez da inoren

jabe. Inork ezin du bera bezala pentsatzen eta jarduten ez duena difamatu ez dakit

zeren oinordekoa dela sinesten duelako. Zer dela eta horrenbesteko larderia? Zeren

beldur dira batzuk? Beldur izan behar da etsaiarena, burgesiarena, azkenean sistematik

borroka egiten dutenengandik baino hurbilago daudenena. Gaur egun dena asmatuta

dago eta munduan bizi izan diren egoeren kopia txarra egiten ari denik badago.

Eskizofreniko bihurtzen ari dira sistemarekin adeitsuak izateagatik. Kalean badago

gezurretan ibiltzera hain ohituta dagoenik, ez direla gai akusazio iraingarri baten

gezurra kalibratzeko. Ematen du batzuei berdin zaiela dena zapaltzen gaituztenen

atseginekoak izateko.

Akusazio hau ez zaio PNVri egiten, dispertsioaren muntaiarekin kolaboratu zuen hori,

edo Azcarragari, Justizia Sailburua izatera iritsi zena zipaioek euskal militanteak

torturatzen zituzten bitartean. Eta Ezker Abertzale Ofizialaren jarrerekin ados ez

dauden eta beste jarrera batzuk mantentzen dituzten ENAMeko betiko militanteei eta

ETAko militante ohiei edozein gauza leporatzen zaie. Kalean, EAOren egituretatik

esaten da argitzen ez den jendea dela, lehenengoetara itzuli nahi duen jendea dela,

pikoletoekin zerikusia duen jendea dela, programarik gabeko jendea dela, EAren

zatiketa nahi duen jendea dela… Ezin da horrenbesteko gorrotoa erakutsi EAko

militante ezagunen aurka eta etsaitzat hartu. Ez da Ezker Abertzale Ofizialak PNV edo

PSOEri ematen dion tratua. 

Kolektiboaren ekarpenak. 

Gernikako Akordioa. Ez dakit ze punturaino eztabaidatu zen gai hori kartzeletan (ez

daukat daturik), baina edozein kasutan, ezustean, AMNISTIA aldarrikatu zuen (aldaketa

kontu bat, presoek sinatu dezatela eta amnistia jarriko dugu). Gerora, batzuek zein

besteek barreneko kajoian sartu zuten, azken atearen atzean. Eta hemen ez da

kontutan hartu behar Kolektiboak egin duena eta egin ez duena, asko ala gutxi egin

bazuen, besterik ez genuen falta. Baina akordio honetan parte hartzea baino gehiago

uste dut amnistia terminoa erabili zela Kolektiboak aipatutako akordioa sinatu ahal

izateko, gero sinatzaile guztiak inplikatuko lituzkeen interbentzio ildorik aurrera

eramatea bultzatuko lukeen dinamika bat sortu ez zelarik. Hobe norbaitek,

Kolektiboari dominak jartzea baino, azalpenak emango balitu, Kolektiboak dominak

soberan dituelako eta gainera ez lituzkeelako jarriko. 

Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitzarako Idazkaritzak komunikazio bana

bidaltzen dio preso bakoitzari eta ez Kolektiboaren ordezkaritzari. 

Gauza bat, noiztik deitzen dio Ezker Abertzaleak Eusko Jaurlaritza gobernu

baskongadoari? 

Idazkian aipatzen da ere bai egituretatik pasatu gabe preso bakoitzari materiala

bidali izanaren kontua, irakurketa ezberdina egin eta ETAk hartutako erabaki

estrategikoarekin desadostasuna erakusten dutenen gaia, EAren erabakiei aurre egin

eta presoak haien bandera bihurtu dutenena… 

Lehenengo kontuari, EPPKren Mintzakidetzari zuzentzearena, munduari buelta

txingoka ematea bezalakoa da. Hitz egin dezagun argi. ETAko militanteak eta euskal

preso politikoak orokorrean, militante helduak dira, irizpide propioa daukatenak, gerri

onekoak eta ongi lehiatuak. Norbaitek informazio orokorra eta propioa bidaltzen badie

hainbeste esamesa eta gezurren aurrean bere burua ezagutzera emateko, Amnistiaren

Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren kasuaren adibidean bezala, zein

da arazoa? Ez al da egia beti eskatu dugula informazio orokorra eta partikularra gure

auzo, herri, eskualde eta antolakunde anitzetan? Zenbat eta gehiago irakurri idazkia

orduan eta harrituagoa gelditzen naiz. Eta, edozein kasutan, idazki hauek iristen

badira, zelan ba ez direla beste batzuk iristen, hausnartzeko eta eztabaidatzeko

beharrezkoak direnak, adibidez? Gauza nahikotxo ez dira hemen koadratzen logika

sinple baten barnean. 

Bigarrenari. Batzuok EAOrekin desadostasunak eduki ditzagun zilegia, justua,

osasuntsua eta normala da. Ala ulertzen ez dugunean edota gainera ados ez

gaudenean denari amen dioen kuadrilla bat nahi al dugu? Eta ez naiz soilik nire

belaunaldiko jendeari erreferentzia egiten ari. Adin eta kondizio guztietako jendea.

EAren egitura ezberdinetan jatorri anitzak dituen jendea. Jende ezaguna eta atzo arte

errespetatua. 

ETAren erabaki estrategikoarekin bat egiten ez dutenen gaiari buruz. 

Gaur egun hobe gutako bakoitzak beretzat gordetzen badu zer pentsatzen duen ala

geuk kriminalizatuko ditugu gure buruak. Horrela egin dute gurekin EPPKren

Zuzendaritzaren idazkiaren egileek. Batzuk hartutako erabakiaren alde ez daudela

esateak (eta zerrendak egiteak eta seinalatzeak), beste batzuk borroka armatuaren

jarraipenaren alde daudela esan lezake. Suarekin jolasten dutenei ohartarazpenik ez,

konstatazio bakarra baizik: denaz paso egiten duenik badago eta bere ezintasunean

harropuzkeriaz itsutzen da. Kontu txarra. 

Kanpaina armatuaren bukaerari buruz. 

Berriz ere esan beharra dago estrategia politiko-militarra barnebiltzen zuen borrokaren

bukaera ez dela gatazkaren amaiera, hau konpontzea lortu ez bada. ETArekin bukatzea

ez da gatazkaren amaiera. Ezta ETAk alde bakarrez borroka armatua bertan behera

uzteak ere ez du gatazka konpontzen. Gatazka egoera honen aurrean, bi aukera ditugu. 

Defentsarako bitarteko bat alde batera ez uztea eta Euskal Herria, herri mugimendua,

langile mugimendua eta abar eraikitzen jarraitzea. Eta orainetik aurrera

desobedientziaren alde apustu egitea bere ondorio guztiekin. Horrek esan nahi du

momentu zehatz honetatik aurrera pentsatzen jarri behar dugula garai gogorrak

pasatzea tokatzen zaigula. Kontzientziatu behar gara isunak ordaintzeko, zureak ala

auzokidearenak. Pentsatu behar dugu kotxea kenduko dizutela (baldin badaukazu), eta

abar. Kontzientziatzeko garaia da, kontua aurrera doala eta gero eta gehiago

arriskatzeko beharra egongo dela, borroka horren protagonistak sentitu… 

Bestea honakoa pentsatzean datza (eta ez inuzenteki, ez baitago horrelako ez

gaitasunik): Espainia eta Frantziatik alde egiteko daukagun eskubide zilegiaren aurrean,

Estatuek onartuko dutela gure jarrera, gure erabakia, alternatiba demokratikoa delako.

Eta, noski, Estatuek aldaketa txiki bat egingo dute euren konstituzioetan eta alde

egiten utziko digute. Hau argitzen ez bada, norbait tranpetan ari da. Noizko argi hitz

egin? Noizko egia kontatu egoera bakoitzean? Bada, Ezker Abertzale Ofizialetik herri

akordioak egin nahi dituztela PNVrekin. Independentziaren alde izango da? Ba ez,

PNVk esan duelako ez dagoela horretarako prest. Aldi berean, bere klasea, burgesa,

ondo bizi da merkatuekin eta gozatzen dituen baldintzekin. Ez du galtzaile aterako den

abenturarik behar. Ez dira maila sozialeko akordioak izango, ez? Agerikoa da ezetz. 

Ontzat emango genuke batzuen elkartzea, batzuen hurbilketa, batzuk ateratzea… 

Eta beste batzuek isolamenduan jarraituko dute. Ez da ulertzen bakoitzak nahi duena

egiteko erabaki kolektiboa, kontutan izanda zein den etsaiaren politika, zeinean sudur

puntan jartzen zaiona egingo duen nahi dituenekin. Ez dut batasun eta elkartasun hori

ulertzen. Preso larri gaixoak ezin baditugu atera ez dakit ze elkartasun mota izango

dugun Kolektibotik okerren daudenekin, gainera, batzuek, 20 urte beharko dituztenean

hirugarren gradura sarbidea lortzeko eta 30 baldintzapeko askatasunerako. Eta urte

horietan guztietan zehar ez zaitez mugitu bestela ez duzula progresiorik izango

graduetan zenbait onura eskuratzeko. Ondorioz, erabakia kolektiboa eta aplikazioa

indibiduala izateak ez digu ezer konpontzen. 

Salaketaren eta damuaren marra gorriak bezala. Ez al dira marra gorriak elkartasuna,

defendatu beharreko zintzotasun pertsonala eta militantea, gure borrokaren izaera

militantea eta ondorioz preso politikoen gure izaera? Bestetik EPPK beti saiatu da

duina, humanoa eta solidarioa izaten zenbait kasu pertsonalekin, bere espetxe ildo

politikoa apurtu gabe. Zentzu horretan ahal izan duen guztia egin du premiazko eta

atzeraezinezko eran kartzelatik irteteko beharra zeukaten kideak kaleratzeko. EPPKk

esaten bazuen urlia kalera zihoala, kalean galdetu ere ez zen egiten. Hori zen kalean

behar zen gardentasuna, EPPKk irabazitako konfiantzak hori posible egiten zuelarik. 

Bukatzen joan behar dudanez, bizpahiru gauza komentatzea. 

Sortu Bidea. 

ETAk egin zuena, su etena deklaratzea eta armak entregatzea alde batetik, eta Sortuk

egin zuena bestetik, alderdien legea asperraldira arte onartu zuenean, ez da EPPKri

Sortu Bidea eskaintzea bezala, denek espainolei eta frantsesei men egitea bilatzen ez

badute behintzat. Ez dago duintasuna, batasuna eta elkartasuna mantentzerik espetxe

araudia onartzen, bakoitzak aukeratu eta egin dezakeenaren oinarriaren azpian. Era

horretan aipatutako hiru premisak hausten dira. Eta hori gainean eraman behar da

urtetan zehar. 

Badirudi ia debekatuta dagoela deportatu eta iheslariei buruz hitz egitea. Ez dakigu

ondo zergatik baina horrela da. Kide horietako askok ez dauka inolako dokumentazio

legalik. Beti ezin dute lanik egin. Landutako iheslari aurpegi iraunkorra dute. Askok 30

urte baino gehiago daramatza, literalki, bizitza bilatzen. Batzuei buruz ezin da jakin

nondik dabiltzan, errepresioaren aurrean mugitu behar baitira. Zer egingo dugu

errefuxiatu izaera onartuta ez daukaten euskal hiritar horiekin, dena eta gehiago eman

zuten horiekin? Guk errefuxiatuak ditugu Granadako inbasioa baino lehenagotik,

Afganistango gerrak baino lehenagotik, Ruandakoa, Nigeriakoa, Eritreakoa, Etiopiakoa,

Jugoslavia zaharrekoa, Irak, Libano, Libia, Siria… Ezker Abertzale Ofizialean galdetu

dezagun eta ea, orokorrean, zenbatek eta zer esaten diguten euskal deportatu eta

iheslari politikoei buruz. Ikaratuko ginateke. Eta errua enteratzen ez den jendearena

izango da, ez dela mobilizatzen, ez? Gai hori, batzuek, lur azpian daukate ez delako

EAOren parametroetan sartzen. Ez daude horretara. Gogaikarria da. Ez dauka

konponbide errazik… 

Azken aurreko afera bat EPPKren Zuzendaritzak sinatutako idazkiaren autoretzaren

inguruan. Ezaguna da gaur egun EAO zuzendaritza Sorturen eskuetan dagoela. ETAk

esan zuen orain daukan aparatu bakarra zuloen zigilatzerako zela. Gaur egun, horrek

esan nahi duen guztiarekin, Sortuk Ezker Abertzale Ofizial osoaren gidaritza egiten du,

modu irekian edo teilakatuan. Ez da zentzugabea pentsatzea zerikusia izango duela

EPPKren Zuzendaritzak bere egiten duen idazkiarekin. Edozein kasutan, eta

garrantzitsuena, ikus dezagun ze ondoriotara heltzen den EPPK bera. Ez dugu presarik

izango 5 edo 7 urte, ikuspegiaren arabera, kostatu denaren aurrean. Kasu guztietan,

errespetua. 

Presoak ateratzeko eta deportatuak eta iheslariak ekartzeko modu bat dago. Ezker

Abertzalea kontzientziatzea da eta Ezker Abertzale Ofiziala lehenago tamainako

eginkizunerako. Eta gero antolatuta dagoen oro. Jendartea bere osotasunean, eta

berpiztea, garaietara egokituz, 77.eko amnistiaren aldeko mobilizazioak. Egia da

diktadura amnistiatzeko baliogarria izan zela eta GRAPOko militanteak geratu zirela

kartzelan, baina euskal preso politiko guztiak atera ziren, presioak Estatua estutzen

zuelako. Ez dago beste modurik, Estatuko benetako botereek maniobra hau edo bestea

egitea interesatzen zaiela ondorioztatzen badute salbu. 

Herri osoaren inplikazioa gabe, batzuei gehiago gustatu ala besteei gutxiago, ezin

izango ditugu atera. Ez da oso azkarra izan behar ondorio honetara iristeko. Zintzoki

posiblea dela pentsatzen dut. Beste bat izango litzateke, bizitzera, gutxi gelditzen dela,

eta ezikusiarena egitera herrikideen aurrean, Euskal Herria egoera okerrago batean ez

egotea posible egin duten eta dena eman duten militanteen aurrean. Gure eskuetan

dago. 

Eta bitartean, ezinezkoa egitera Euskal Herria sozialista eta independentea lortzeko.

Borroka da bide bakarra! AMNISTIA OSOA! Aurrera beti!

Gehiago