Egoera prekario luzea
Sakanako Osasun-plataformak, gure osasun-zonaldearen (Altsasu, Olazagutia eta Ziordi) egoera prekario luze honi buruzko azalpen publiko bat exijitzen dio Nafarroako Gobernuari.
Gurutze Arregi eta Jose Antonio Donlo, Sakanako Osasun Publikoaren aldeko Plataforma
2022-ko abenduak 29
Erabat onartezina da dugun populazio-kopuruagatik dagozkigun mediku-pertsonala ( Pediatriko plaza bat eta erdi, eta Lehen Arretarako sei plaza) ez izatea. Gaur egun bataz beste duguna da hiru mediku Lehen Arretan eta Pediatrian bat. (Azken honi dagokionez egun asko egon gara inor gabe).
Egoera larri hau luzatzen ari da eta plantilako langileengan ezinegona sorrarazten du eta herri hauetako premia dutenengan amorrazioa.
Hitzordutan berandutzeak eta arreta egokiaren faltak, zerbait garrantzitsu gertatzen zaigunean ez dakigu nora jo eta hospitaleko larrialdietara joaten amaitzen dugu, gure herrietatik berrogeitamar kilometrotara.
Orain arte Nafarroako Gobernuaren eta eremu sanitarioaren arduradunen erantzunak izan da beraien eskutan dagoen guztia egiten ari direla, gure egoera ez dela horrenbestekoa, ez dutela mediku eta erizainak aurkitzen.
Gure eskubidea da dagokiguna exijitzea eta Osasun-zuzendaritzak gure eskaerei konponbide egokia eta behin-betirako emateko obligazioa du.
Horregatik uste dugu bere eginbeharreko bat dela egoera tamalgarri honi buruzko azalpen publikoa ematea.
Badakigu narriadura hau ez dela sortu legealdi honetan, eta ezta aurrekoan ere, baina zazpi urtetan izan dute denbora oker zegoen egoera zuzentzeko.
Ez digu balio UPN orain ahotsa altxatzea salatuz gure zonaldeko Lehen Mailako Arretaren egoera txarra salatuz, beraiek izan bait dira narriadura honen gehienaren eragileak.
Ezin dugu aipatu gabe utzi Sakanako gainontzeko herritako osasun-egoera. Ergoieneako herriak (Unau, Dorrau eta Lizarraga), Bakaiku eta Urdiain, hala nola Arbizu eta Lakuntza. Herri guzti hauek ere ez dute ez dute, pandemia aurreko garaietan bezala, kontsulta medikoen arretak ziurtatuak. Haien kexuekin bat egiten dugu.