Denak ez du balio
Patxi Ruiz, Euskal Preso Politikoa
2016-ko uztailak 19
Nire hitzek gainontzeko militante politikoen hitzek baino gehiago edo gutxiago balio beharko ez luketenean, ni bezala kondena betetzen egon ala ez, publikoki hitzaren erabilera egitea beharrezkoa ikusten dut, Ezker Abertzale ofizialaren zuzendaritza Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduari egiten ari zaion jazarpen politikoa salatzeko.
Egoera orokorraz eta batez ere iheslari zein presook pairatu dezakegun babesgabetasunaz kezkaturik, eztabaida testuinguru baten ondorioz, une jakin batean biltzea eta AMNISTIA bezalako aldarri zilegi baten alde militatzea zein antolatzea erabaki duten hamarka militanterenganako jazarpen eta gutxiespen politikorik ez.
Mugimendu honen zein berau osatzen duten militanteen aurka dagoen “sorgin ehiza” antzeko hori amaitu dadin eskatzen dut.
Bestetik eta Kolektiboko kide naizen aldetik, beharrezkoa ikusten dut Ezker Abertzale ofizialaren zuzendaritza azken urte hauetan Kolektiboari ezartzen ari zaizkion inposizioak salatzea, “Gernikako Akordioari” egindako atxikimendu behartutik hasita, zein azken urteotan burututako foro ezberdinei geroago emandako atxikimendu behartuak.
Nire izenean soilik, adierazi egin nahi dut ez ditudala baliogarritzat hartzen, formetan zein edukian, iruzurrezkoa eta injustua izan den barne eztabaidaren testuinguruan Kolektiboak hartutako erabakiak, non gure barne kohesioa mantentzetik urruti hemen bizi dugun egiazko errealitatea (eta anitza!) distortsionatu besterik egiten ez duen. EZ, NIRE IZENEAN EZ Kolektiboaren erabilpen alderdikoiari, modu publiko/mediatikoan bere baitan egindako ekimen ezberdinetan izan dugun parte hartze mailaren inguruan gezur egiten denean.
Eta Kolektiboaren baitan legalitatearen bidea erabiltzearen inguruko eztabaida egin “behar” dugunean, EZEZKOA ematen diet eztabaida bera baldintzatu nahi duten ekimen zein deklarazio politikoei. Berebizikoa da Kolektiboaren baitan gauzatu behar dugun eztabaida, baina hau edukiz anitza izan behar da, eta kanpotik baldintzatzen saiatu gabe. Atzo arte gure kideak izan direnen zein gainontzeko erakunde politikoen parteko errespetutik garatu behar da.
Parte naizen erakundearen zuzendaritza politikoari, errespetu osoz esaten diot EZ. Nire izenean ez dituzue herri honen seme alabak direnen artean ere etsaiak izendatuko. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua ez da Ezker Abertzaleak bere osotasunean pairatzen duen egoeraren erantzule. Mugimendu honetan parte aktiboa hartzen duten militanteek zilegitasun osoa daukate gauzatzen ari diren lan politikoa aurrera eramateko.
Pasa den abenduan, Pariseko epaitegiko areto batean sei kidek irakurri zuten deklarazio politikoari dagokionez, nik ere gutun hori irakurtzeko aukera izan dudala adierazi nahi dut, eta bertan kideen deklarazioan egin ziren akusazio larriak justifikatzen zuten inolako argudiorik aurkitu ez nuela. Inolako manipulazioei, EZ. Nire hitzek gainontzeko militante politikoen hitzek baino gehiago edo gutxiago balio beharko ez luketenean, ni bezala kondena betetzen egon ala ez, batzen ezta indartzen ere EZ gaituenaren zati bat salatzea beharrezkoa egiten zitzaidan.
AMNISTIAREN NORABIDEAN… ANTOLAKUNTZA ETA BORROKA!!!