Caracaseko faxismoaren kontrako adierazpena mundu berri baten alde

Euskal Herriko ordezkaritza antifaxista

2025-ko urtarrilak 3

Euskal Herriko ordezkaritzaren adierazpena

2024ko azaroaren 28an, Euskal Herriko hainbat lagunok Caracasen (Venezuela) parte hartu genuen Internazional Antifaxistaren Talde Sustatzailearen sorreran. Ekimen honen helburua Faxismoa, Neofaxismoa, Sionismoa eta antzeko adierazpenak garaitzea ahalbidetuko duen munduko egitura organiko indartsua sortzeko oinarri sendoak ezartzea da.

Euskal Herriko aniztasun politikoaz jabetuta, eta borroka antifaxistan dagoeneko aktibo dagoen erakunde edo mugimendu bat bera ere ordezkatu nahi izan gabe, Internazional Antifaxistaren Euskal Atala sortzeari bultzada eman nahi diogu.

Abiapuntutzat hartzen dugu nazioarteko gorakada faxistak ongarritutako eremua duela Espainiako Estatuan, erregimen frankistarekiko benetako haustura demokratikorik ez baitzen inoiz gertatu. Frantziako Estatuak ere ez du erakutsi Euskal Herriarekiko errespetuzko jarrerarik bere aldarrikapen historikoetan. Horren aurrean, Euskal Herriak erresistentzia eta konpromiso antifaxista tradizio luzea du hainbat garaitan, eta hori ezin da gelditu, are gutxiago gaur egun.

Gure helburua, beraz, faxismoari eta inperialismoari aurre egiteko ekimen zehatzen inguruan indarrak batzea izango litzateke, eta, aldi berean, Mundu Berri baten eraikuntzan dagoeneko aktibo dauden munduko beste leku batzuetako militante antifaxistekin harremanak sustatzea. Ez dezagun ahaztu Gizateriaren etsaia den inperialismo dekadentearen aurrean, gero eta Herri eta Nazio gehiago ari direla beren subiranotasun, errespetu eta elkarrekiko laguntzako bideetatik igarotzen.

Datozen hilabeteetan, beraz, Internazional Antifaxistaren Euskal Atala sortzeko urratsak emango ditugu, eta, horretarako, ahalik eta aliantza gehien izatea espero dugu.

Gehiago