Canteras Acha S. A. enpresako arduradunari

Arizkungo herriaren izenean zuzentzen naiz zuregana. Prentsaren bidez jakin genuen Aintzialden eta Bergaran zundaketak egin nahi dituzuela burdin-harria dagoen edo ez jakiteko eta hala bada, harrobi bat egiteko.

Imanol Etxeberria Antxorena, Arizkungo alkatea

2021-ko abenduak 22

Hori jakin bezain fite herriko batzarra egin genuen herritarrak informatzeko, genekien gutti horren berri emateko eta aldi berean herriaren iritzia biltzeko. Horretarako, bertze batzar bat deitu genuen jendeak bere iritzia bozken bidez eman ahal izateko. Bigarren batzar horretan Arizkunek argi utzi zuen: ez dugu harrobirik nahi, ezta zundaketarik ere.
Bozketaren egunean, 155 herritar bildu ginen eta bakar batek ere ez zuen dudarik izan harrobiaren kontra egiteko. Arizkungo batzarraren %100ak ez du Aintzialde eta Bergaran harrobi bat nahi eta arrazoiak aunitz dira: inguru horretan 12 etxebizitza daude, 12 familia, hainbat abeltzaintza-ustiategi, Bergarako Jauregia, borda aunitz, iturriak eta auzoa hornitzen duten ur-biltegiak, basoak eta abar.

Arizkundarrok gure nekazal eta bizitoki eremua den hori dagoen bezala uzteko eta defendatzeko lanean ari gara, gure lurrak herritarrontzat nahi ditugulako. Ez dugu amore emango.

Beraz, idatzi honen bidez, Arizkungo herritar guztien izenean, zuen asmo hau lehenbailehen bertan behera uzteko eskatu nahi dizugu.

Zure erantzunaren zain geratzen naiz.

Gehiago