Burlatatik dator notizia

Psss, psss! Yolanda Barcinak "El Cascabel"en egin adierazpenak gogoan dituzu? Bai, harro-harro eta inguruan zituen kazetari eta kolaboratzaile ultra-eskuindarrek hauspotuta egin zituen horiek.

Maite Inda

2016-ko urtarrilak 31

Hantxe, Madrilgo telebistan egin zituenak. Bai, jobar, ingelesaren hedapenari esker euskararen hedapena eten ahal izan zutela gozo-gozo bota zituen adierazpen horiek.

“Ez da izango!” pentsatu nuen, “serio, telebista batean ari da hau esaten?!”. Eta horrela aitortu arren, eta hainbeste denbora pasa ez den arren, aldaketaren airea ekarriko omen duten alderdiak hantxe entzuten ditut eskaintza hori bere horretan mantentzen. “Ez da izango…”, pentsatzen dut horrelakoetan.

Eta aurreko ostegunean, Estrasburgotik etorri zen berria. Hizkuntza Gutxituen Ituneko adituen batzordeak eman zituen gomendioen artean, honakoa zetorren: “hezkuntza hiru eledunak gutxiengoen hizkuntzen babesean eta sustapenean kontrako eraginik ez duela izango bermatu behar da”. Eta atzoko berria, oraingoan Burlatatik, 0-3 urtetan ingelesezko eskaintza kendu!! Burlatik Nafarroara, bai horixe!!

Gehiago