Beteluko jangela

Araxes guraso elkartea

2024-ko urriak 1

 “Hezkuntza Sailak kudeatzen dituen eskualdeko jantokietan familiek ordaindu beharko duten jangela zerbitzuaren gehienezko kuota eguneko 7,5 eurokoa izango da. Prezio mugatua, menuaren prezioa eta jangelako langilearen arreta profesionala barne hartzen dituena”.

Hezkuntzak kontatzen ez duena da Nafarroako familia guztiak ez direla egoera horretan sartzen. Ikasturtea hasi da eta jantoki zerbitzua behar duten Beteluko familiak egoera bidegabea pairatzen ari dira. Hezkuntzako deialdiak 1500 biztanletik gorako herriei egiten die erreferentzia. Beteluko herriak 1500 biztanle  ez dituenez jangela zerbitzua behar duten Beteluko familiek aurtengo ikasturtean 13,12 euro umeko eta eguneko ordaindu beharko dute.

Azken urteetako joera goranzkoa izan da eta aurtengoan inoiz ezagutu den prezio altuenera iritsi gara.

Jangela heziketarako gunea da, ikasleek autonomia landu, elkarren arteko harremanak eta bizikidetza sustatu eta ardurak hartzeko tokia. Baina baita gaur egungo egoerari erantzuten dion behar bat da, hau da, etxeetako kontziliazioa erraztu behar duen baliabidea. Hezkuntza sailak ere hala jasotzen du bere azken dekretoan ;  “Nafarroako gizarteak gero eta gehiago eskatzen du administrazio publikoen ahalegina, hezkuntzarako sarbidea errazteko eta lan eta familia bizitza bateratzearen aldeko neurriak ezartzeko, horrela gizon-emakumeak baldintza berdintasunean lan-munduan sartzeko. Zentzu honetan, eskolako jangelak abantaila nabariak dituen zerbitzu bat da, familiei beren lan jarduera seme-alaben arreta egokiarekin uztartzen laguntzeko”.

Guzti honengatik hezkuntzak jangelako prezioa murriztea eskatzen dugu behar duenak erabiltzeko aukera izan dezan eta bidegabekeri honi amaiera emateko.

Gehiago