Beste aldera begiratzea
Beste aldera begiratzea oso jarrera gizatiarra da nola heldu ez dakigun arazo bat aurrean dugunean, ikusten ez dugun hori existituko ez balitz bezala. Kontua da errealitatea tematia dela, gailendu egiten dela, eta lehenago edo beranduago, albo batera uzten dugun hori, ustez horrela ez duela guregan eraginik izanen, nahasi eta menperatu egiten gaituela; bada beste aukera bat: arazoari aurre egitea, aztertzea eta konponbideak bilatzea.
Maura Rodrigo eta Joseba Santesteban CGT/LKN Nafarroa
2020-ko azaroak 30
Ez gaitezen engaina, pasibotasuna, berez, erabaki oso bat da, deus ez egitea ekintza moduko bat da eliteak modu inposatzailean diseinatu izan den hori onartzen duena. Ekintzarik eza ez dago ondorioetatik salbu.
Bazetorren krisiaren fase berria COVID 19aren ondoren areagotuko da: klima-aldaketa, desberdintasunen hazkundea, egiturazko langabezia, pobrezia; horiek guztiak nagusi den eredu ekonomiko eta sozialari atxiki zaizkion kontzeptuak, gainditzen gaitu. Ez dugu kontuan hartzen desberdintasunean oinarritutako sistema hau ezin dela mantendu gure inplikazio zuzenik gabe. Proiektuaren funtsezko parte gara. Hori iraultzea ez dagoela gure eskuetan uste faltsuan bizi gara, eta kontzienteki edo ez, datorren hondamendian kolaboratzen ari gara. Hazkundearen gezurrezko tesia hartzen dugu kontuan hobekuntza gisa, ez hobekuntza-maila aldetik, baizik eta jarrera kontsumistatan hipotekatutako bizi-baldintzen aldetik: kontsumoaren hiperbolea. Horrek, “daukazuna zara” gizarte-balorazio interesatuan laburbiltzen dena, beste alde batera begiratuz, aurre egin nahi ez diogun arazoa irudikatzen du; izan ere, pentsatzen dugu bizi-premien gainetik lan eginez, lan-ingurunean eta gizarte-ingurunean lehiatuz, merkatuko ekonomia hain ongi saltzen duen gizarte elitista faltsu horrengana iritsiko garela. Beharren gainetik lan egitea potentzia handiko ibilgailu hori erosteko; kostaldeko etxea; mendialdekoa; luxuzko helmugetan oporretan egotea, lan gehiago eginaraziko diguna mantendu ahal izateko, bizitzak produkzio-ordu luzeen artean ihes egiten duen bitartean.
“Zerbait erosten duzunean, ez duzu diruarekin erosten, diru hori edukitzeko gastatu duzun denborarekin erosten duzu”. Pepe Mujicaren esaldiak aberastasunari eta lanaren kalitateari buruzko premiazko hausnarketa azaltzen du. “Denbora urrea da” esaldiaren maximak “denbora bizitza da” esaldian bihurtzen du, denboraren garrantzian eta honen kudeatzean benetan garrantzitsuak diren bizitza-gaien gainean eraginez, neurriz gaineko ekoizpenean aritzeak mugatu egiten dizkiguna. XXI. mendean eroso bizitzeak ez du ahalegin handirik eskatzen oinarrizko beharrak aseta baditugu, eta horretara, gure indibidualtasunetik, lanaren banaketa ekarpen erabakigarria da komunaren balioan. Lan egitea eskubidea da, eta ez zortea. Lan gutxiago egitea guztiok lan egiteko, guztiok duintasunez bizitzeko behar adina diru-sarrera ditugula bermatuz, berogailua piztea hotz egiten badu, etxebizitza baten gastuei aurre egiteko gaitasuna izatea, eta egunero janaria mahaian edukitzea.
Pandemia-garai honek gizartea eta komunaren indarraren balioa nabarmentzen ditu. COVID-19 aliatu bezala agertzen zaigu politika liberalen salaketan eta azpiegitura handietan egindako inbertsio “estrategikoen” erabilgarritasunik ezan, oinarrizko bizi-premiekin lotuta daudenen kaltetan. Garai pandemiko honek iraunkortasunaren bidea erakusten digu, oraina birpentsatzeko beharra etorkizuna bermatu nahi badugu. Gure eskuetan dago. Gizakia ez da ulertzen kolektiboa gabe, taldea gabe. Gure arbasoek oso ongi zekiten hau: auzolanean lan egitea, une zailetan babestea, izan dira biziraupenerako gakoak.
Gure auzokideak ezagutzen ez ditugun hirietan bizi gara, mundua gure inguru hurbilenean hasi eta amaitzen dela uste dugu, bakarrik deus ez garela bazter utziz. Batak bestearen beharra dugu, gure ingurunea behar dugu, eta honek behar gaitu. Nonbaiten baldin bada aukera, taldean, komunitatean, kolektibo gisa pentsatzean eta funtzionatzean datza. Ezin dugu onartu miseria eta pobrezia gizartean ezartzea, horrela bakarrik jakinen dugu salbu gaudela; eta, horretarako, guztiok inplikatuko gaituzten irtenbideak bilatu behar ditugu. Jakina, lanaren Banaketa, berez ez da nahikoa, baina lan gutxiago egitea guztiok lan egiteko, aparteko orduekin amaitzea, enplegu-aniztasunarekin amaitzea; etxeko lana banatzea, zaintza-lanak… araua haustea da, gizarte justuago bat eraikitzen hasteko.