Berriz ere, euskararen balorazioa aplikatzerik ez

2019ko abenduaren 13an, Iruñeko Udalak iragarki bat jarri zuen bere webgunean, Aparkalekuetako Zerbitzuburu postua betetzeko.

Administrazioan Euskaraz Taldea

2020-ko irailak 12

Lanpostu hura betetzeko
prozedura izan zen hautapen prozesu bat egitea, funtzionario bat behin-behinean
atxikitzeko. Baloratu ziren esperientzia, antzinatasuna eta titulazioa. Ez zen baloratu
euskararen ezagutza. 

Orduko Euskararen Ordenantzak agintzen zuen euskara baloratu behar zela (%
5, herritarrekin harreman zuzenik ez zuten lanpostuetan). Horrexegatik, errekurtso bat
jarri zen Nafarroako Administrazio Auzitegian. 

2020ko uztailaren 29an hartu zuen erabakia Nafarroako Administrazio
Auzitegiak: Behin-behineko atxikipen horiek izendapen librekoak direnez gero, ez dago
halakoak aurkaratzerik edo inpugnatzerik. 

Ez dugu juridikoki eztabaidatuko, baina gauza bat argi dago: epaileek eta, kasu
honetan, Nafarroako Administrazio Auzitegiak, beti eta aise topatzen dituzte euskara
ez baloratzeko arrazoi juridikoak. Zaila da euskara babesteko arauak lortzea; baina
halakoak lortutakoan ere, beti egiten dute euskararen kontrako interpretazioa.

Gehiago