Berriro diot: Gure odola nahi dute, gure hizkuntzarik ez
Txema Landa Aizkorbe
2024-ko ekainak 18
Nafarroako Odol Emaileen Elkarteak (ADONA) gutxi erabiltzen du euskara eta erabiltzen duenean, oraingoan gaizki erabiltzen duen bezala.
Faroletan banderola batzuk daude zintzilik, eta bertan zentzurik ez duen euskarazko esaldi bat ikus daiteke, “odola emateko eguna” jarri nahian, “eman odola eguna” jartzen dute.
Euskara gaizki tratatzen denean, ez da hizkuntza bat mintzen ari, bere hiztunak gaizki tratatzen ari dira, euskararen hiztunak diren milaka nafarrak. Eta tratu txar hori diru publikoz elikatzen den elkarte batetik egiten da, hau da, nafar guztien dirutik, eta ez da lehen aldia.