Baraualdia Sara eta Izar askatzeko eskatuz

Aitzol Iriondo, Iurdan Martitegi, Jabier Abaunza -euskal preso politikoak-

2017-ko urtarrilak 18

Ohar honen bidez gure besarkadarik goxoena eta indarrik iraultzaileena helarazi nahi diogu Sara Majarenas gure burkideari eta Izar bere alabari. Aupa Sara eta aupa Izar!

Oraingoan gure burkidea jo du, eta kolpatu du Kolektibo osoa, gizon baten erasomatxistak. Hain zehatz, Sararen eta Izarren gorputzean hiru zapalketa gurutzatu dira. Lehenik, Euskal Herriaren zapalketak eragin zuen Sararen engaiamendua askatasunaren alde eta Euskal Herriaren kontrakoerrepresioak dauka oraindik ere bahitua eta deserriratua. Bigarrena kartzela sistema berarena, emakumea bereziki modu bikoitzean kolpatzen duena egunerokoan, berriki Usurbilen gure kide izandako emakumeek ederki adierazi diguten bezala. Eta hirugarrena, patriarkatuarena, oraingoan modurik eta bortitzenean kolpatu duena gure burkidea eta bere alaba eta beraz, Euskal Preso Politikoen kolektibo osoa.

Eta gertatutakoan ardura zehatza du ere Gobernu Espainolak, bere legedi propioa beteko balu, aspaldi legokeelako Sara kondenaren 3/4 beteta etxean.

Honegatik, eta gehiago luzatu gabe, Moulins-Yzeureko espetxean deserriraturikgauzkaten hiru militanteok adierazi nahi dugu ostiral honetan (urtarrilak 20) 24 orduko baraua burutuko dugula hala Sara gure burkideari eta Izar bere alabari gure elkartasun, goxotasun eta babesa eskaintzeko, nola Sara Majarenasen berehalako askatasuna exijitzeko. Izarrek ama etxean eta aske behar du!
Hau ez da kasualitatea. Badugu zer hausnartu. Badugu zer landu. Badugu zer borrokatu.

Gehiago