Babesa emateko tenorea

Aldaketaren gobernuen kontrako borrokan, oposizioak gudu-zelaitzat hartu du euskararen esparrua, eta egunotan borrokarik latzenak ari dira gertatzen Iruñeko haur eskolen inguruan.

Asier Azpilikueta

2016-ko otsailak 18

Hagitz ongi dakite atzerakoi espainolistek zer dugun maiteen eta horregatik ematen dizkigute hor kolperik azkarrenak. Kolpe horiei aurre egiteko nahikoa koraza gogorra izanen genuke, ordea, baldin eta zenbait ezkertiarren duda-mudek eta ekidistantzia faltsuek eskuindarrak hauspotuko ez balituzte.

Horregatik guztiagatik, gaur, inoiz baino beharrezkoa dugu euskararen aldeko neurriak ezartzeko ausardia duten gobernariak babestea euskaltzaleok.

Beraz, egunotan, karrikan, Joseba Asiron, Maider Beloki edota Iruñean euskarazko bi haur eskola gehiago egotea ahalbidetu duen zinegotziren bat ikusiz gero, eman bortzekoa, eman muxua, adierazi babesa, helarazi maitasuna.

Gehiago