#Aztnugal

Hamarkada luzeetan zehar, tortura tabua izan da. Ez genuen egiten zigutena kontatzen. Ez genion odolari kanpora isurtzen uzten.

Iker Moreno

2016-ko otsailak 11

Ez genuen publiko aurrean ahul agertu nahi.

Ez genuen kideen artean beldurra hedatu nahi.

Eta ixilik gelditu ginen.

Baina zauriak barrutik zabalik jarraitu zuen.

Eta gure erraiak odoletan ito ziren.

Ixiltasun hark ez zizkigun zauriak josi, bai ordea, ezpainak.

 

Duela bost urte atxilotu eta inkomunikatu ninduten.

Duela bost urte nire infernu pertsonalak “Tres Cantos” izena zuela jakin nuen.

Duela bost urte nire gorputza trapuzko panpina izan daitekeela ezagutu nuen.

Duela bost urte nire buruko bunkerra lehertu eta barnetik txikitu zuten.

Duela bost urte bizitzaren mugara eraman ninduten.

 

Niri egin zidaten, baina baita beste bost laguni ere.Eta haietako batek LAGUNTZA hitza ezkutatu zuen labirinto sadiko hartan.

Atzetik aurrera idatzita.

Borreroek aurki ez zezaten.

Laguntza hitza alderantziz: AZTNUGAL.

Eta hitz hark labirintoaren pareta ilunak gainditu zituen; eta gure senide eta lagunek oihu bihurtu zuten.

 

Bost urte igaro dira aste beltz hartatik.

Eta AZTNUGAL hitza berriz gure egin dugu.

Torturarekin amaitzen laguntzeko batetik,
eta gatazka politikoaren konponbideari bultzada emateko bestetik.

 

Aste honetan BESTE GUZTIA erakusketa kolektiboa zabaldu dugu Katakrak gunean. Eta larunbatean zita bikoitza dugu. Goizeko 11:00etan Torturarekin amaitzeko mekanismoen inguruko konferentzia egingo dugu Condestable jauregian, eta arratsaldeko 19:00etik aurrera AZTNUGAL ROCK II ospatuko dugu Burlatako Askatasuna frontoian.

Gehiago