Azaroaren 24an ere, Amnistia osoa

Lehenengo eta behin gure agurrik beroena, independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokan jarraitzeko Euskal Herrira itzuli ezinik zabiltzaten kide guztiontzat (preso, deportatu nahiz iheslariak).

Karlos Ezkurra, Iñaki Egiluz, Armando Zabalo, Mikel Alberdi eta Jon Iurrebaso Atxutxa.

2018-ko azaroak 15

Hortik
aurrera, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren helburu historikoei uko
egin ez dietenengana eta borrokan hasten diren belaunaldi berriengana
zuzentzen gara batez ere. 

Jakin badakigu Euskal Herritik kanpo dauden euskal errepresaliatuek eta
bertan bizi direnek (gutxi badira ere) mota desberdineko zapalketa
politikoa pairatzen dutela, gehienek bizi baldintza duinen gabezia
handiarekin. Jakitun gara ere borrokak desgaste fisiko, psikiko eta
mentala dakarrela, ia 34 urteko kartzelaldia pairatzen ari diren eta
beste horrenbeste, edo gehiago, iheslari gisa dabiltzan kasuaz ari gara. 

Gauza jakina da, egoera horren barruan, errepresaliatuek jarrera
politiko desberdinei eusten dizkietela. Gure iritzirako, bada
errendizioaren, damuaren eta abarren uretan nabigatuko ez duenik. 

Era berean, bada Ezer Abertzale Ofizial eta Erreformistaren tesiekin bat
datorrenik, nahiz eta jakitun izan Espainiak, behin eta mila bider
aipatu bezala, ez dituela EPPK-k planteaturiko marra goriak (damua edo
delazioa) gaindituko, izan ere, kondenak bete aurretik euskal preso
politikoak aske gera daitezen, Estatuak inposaturiko baldintzen zati bat
dira. 

Halaber, jakina da zenbait euskal preso politiko EPPK-tik kanpo daudela,
espetxe ildoarekin eta ildo politiko erreformistarekin bat ez
datozelako. 

Adinekoak edo gaixo daudenak berehala aske uztea aldarrikatzen da, euren
jarrera politikoa edozein dela ere. 

Une erabakigarrietan bizi gara, eta argi hitz egin beharra daukagu.
Behin ETAren errendizioa eta estatu okupatzaileekiko Sorturen atxikitzea
nahiz men egitea ikusitakoan, errealitatea da preso, iheslari eta
deportatuak, “gerra” horri dagokionez, ezer jakin nahi ez izatea.
Bada, hor dago. Nor bere kasa. 

Bestalde, bada borrokatzeko nahikoa arrazoi daudela pentsatzeari eusten
dionik, eta halako jendea izango dugu bidelagun Euskal Herriaren nazio
eta gizarte emantzipazioaren alde inplementatzen diren dinamiketan. Ez
izan inolako zalantzarik. 

Horregatik guztiagatik eta gehiagogatik, Bilboko Jesusen Bihotza plazan,
arratsaldeko 18:00etan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako
Mugimenduak, Gudariak direlako Amnistia Osoa goiburupean, deitutako
manifestazioan bertaratzea eskatzen dizuegu. 

Gudariak dira ez terroristak. 

Amnistia osoaren alde, hau da, Euskal Herriaren Independentzia eta
Sozialismoaren alde.

Gehiago