ATARRABIAKO UDALA ETA EUSKARAREN ORDENANTZA

Mikel Oteiza Iza

2016-ko urtarrilak 20

Atarrabiako Alkatea

Duela egun batzuk argitaratutako iritzi artikulu batean gure udaletxeko Euskararen erabilera arautzen duen ordenantza ez betetzea leporatzen zitzaigun. Gure iritziz modu txarrez eta informaziorik gabe eginiko kritika da, lehenik eta behin, ez baita inor udal honekin harremanetan jarri datuak alderatzeko. Aipatzen den kasuan gainera, udal honek ez ditu plazak edo lanpostuak atera, jadanik D mailako langilebatzuei C mailako langile bati dagozkion lanak egiteagatik promozionatzeko aukera eman diegu. Aitorpen bat izan da, besterik gabe. Dena den, esan beharra dago lau langile hauetatik hiruk udaletxean lanean sartzeko euskara maila egiaztatzeko froga bat egin zitzaiela eta batek EGA titulua aurkeztu egin zuela. Edozein kasutan guztiek gutxieneko euskara maila zutela adierazita geratu zen.

Atarrabiako udaletxeak 2011az geroztik indarrean dauka ordenantza berria. Egia da gaur egun ezinezkoa dugula 0ean ezartzen duena betetzea; ez baitaukagu besteak beste, hori egiteko gutxieneko langile euskaldunik. Hori bai, indarrean dagoenetik, egin diren kontratazio guztietan ordenantzak agintzen duena hitzez hitz bete dugu. Hori dela eta gure udaletxean, bi udaltzain eta laguntzaile bat; mantentze laneko ofiziala, kontu hartzailea, parekidetasun arloko teknikaria eta kirol kudeaketarako enpresa publikoko administrazio eta zerbitzu anitzetako langile euskaldunak kontratu ditugu.

Hala ere, hobetu beharra daukagu, ziur. Horretarako gure udaletxeak plan estrategiko bat adostu du. Plan honek bi esparrutan zentratzen da; herri mailako sustapena eta ordenantzaren garapena.
Hortaz, esan dezakegu Atarrabiako udaletxeak lanean ari dela euskararen erabilera bultzatzeko. Akatsak izango ditugu, bai. Baina AET-ek egindako kritikan gure borondatea kolokan jartzen du eta hori da inolaz ere onartzen ez duguna. Ongi ala gaizki udaletxe honek bitartekoak eta duen ahalmena jartzen ari da Atarrabia eta Nafarroa euskaldunagoa egiteko. 

Gehiago