Aroztegia eta Uxue Barkos

Ortziralean Uxue Barkos etorri zen Elizondorat Saharako Bakelekua bisitatzera. Arras ongi; Baztango Udalak lagundutako egitasmoa den hura baztandarren babesa du. Elkartasuna adierazten diogulako herri sahararri eta beraien lurraldearen aldeko defentsari. Beren erabakitzeko eskubideari.

2016-ko abuztuak 23

Eta baztandar gehienok erabakitzeko eskubidea etxean ere nahi du; gure lurraldea, gure bailara, ere defendatu nahi dugu. Ez dira afera konparagarriak, baina bata eta bertzearen aurrean erakutsitako jarrera koherentea izateko printzipio batzuei heldu behar dio. Kasu honetan, aipaturikoak: erabakitzeko eskubidea eta lurraren defentsa.

Ba, hortxe datza koxka: Uxue Barkos Nafarroako presidenteak, urruneko kasuetan bai, badirudi bat datorrela halako printzipioetan, baina gertukoetan, berak agintzen duen erkidegokoetan, ez. Hipokresia du izena horrek.

Tamalgarria da ikustea Barcina anderearen jitea ere hartu zuela Barkosek karguarekin batera. Aroztegiako aferan zer erakusten digu? Inposaketa. Entzungorrarena. Aitzakia legaletan babestea. Kontsensuzko irtenbideak ukatzea. Kapitala babestea herritarren interesen aurka. Komunalen lapurketarekiko konplizitatea. Txostenen izkutaketa. Faltsukeria. Oinordetza hori ere hartu eta horrekin segitzen du.

Baina Barcinaren aitzinean bezala, herritar xumeek ez dute etsiko. Duintasunez borrokatuko dute. Eta irabaziko.

AROZTEGIA GELDITU!!

Gehiago