Argalaren erailketaren 40. urteurrena

Zapalduon historian zehar, bizitzera kondenatzen gaituzten egoerengatik, ugariak izan dira honen aurka altxa eta dena eman dutenek. Pertsona zehatz hauek, munduko herri ezberdinetakoak izan arren, mundu hobeago batekin amestu dute eta hau lortzeko borrokatzearen beharra partekatu dute beti.

Alde zaharreko gazte mugimendua

2018-ko abenduak 21

Ideia hauek, momentuko jendartean ezarrita
dagoen sistemaz etekina lortzen dutenek asimilatu ezin dituztenez, errepresioa erabili dute
borrokan dihardutenak geldiarazteko, askotan, azkenengo hauen bizitzekin amaituz. Zorionez,
zapalduontzat, miresgarri diren pertsonekin behar baino lehen bukatzen duten arren, ezin
dituzte haien ideiak desagertarazi, herriaren erreferenteak bilakatu baitirelako eta ideiak
herriaren oroimen kolektiboan errotzen dira, belaunaldi berrietara lekukoa pasatuz, etenik
gabeko prozesu batean. 

Gaur 40 urte betetzen dira Jose Miguel Beñaran ‘Argala’ erail zutenetik. Argala erail nahi zuten,
ez beste inor. Herriak maite zuelako erail zuten eta herri honetan bizi garenon askatasunaren
alde borrokatzen zuelako maite zuen herriak. 40 urte pasa eta gauza asko aldatu dira baina
oraindik jasaten ditugun gaitzak sorrarazten dituen sistemak, bere esentzian ez da aldatu.
Hortaz, sistema kapitalista gainditzeko, duela 40 urte planteatutakoak, egun, esentzian ere,
zentzu guztia izaten jarraitzen dute. Independentzia eta Sozialismoa diren bi ideiak
materializatzeko egin beharrekoari buruz asko teorizatu zuen Argalak, eta guk teorizazio hoien
ondorio izan zen idei bat oroitarazi nahiko genuke gaur. Euskal Langileri antolatuaren
beharraren ideia. 

Gure nortasuna herri bezala uko egin eta jendarte osoaren gutxieneko den elite
ekonomikoarentzat gure miseria eta esplotazioa bermatzen dituen bi estatuei aurre egiteko,
beharrezkoa da bizitzako esparru guztietan antolatzea, hauen kontra dihoazten dinamikak
aurrera eramanez eta etorkizun hobeago bat eraikitzeko baldintzak sortuz. Pairatzen ditugun
zapalkuntzak ezagutzea eta ulertzea ez du zentzurik gero ez badugu ezer egiten. Ez dago gu
salbatuko gaituen antolakunderik. Gure bizitzen kontra jotzen dute egunero, momentuoro eta
soilik guk daukagu honekin hausteko gaitasuna. 

Azkeneko 50 urteetatik Independentzia eta Sozialismoa lortzeko militante gutxien dagoen
testuinguruan bizi gara. Bitartean, kapitalismoak bere ibilbidea jarraitu du traba handirik gabe.
Bi fenomeno hauek dakarten ondorioa era zuzenean jotzen du gazte langile baikotzaren
bizitzan. Gutxiegi hitz egiten da baina objetiboki, duela 20 urte baino baldintza okerragoak
ditugu eta joerak okerreruntz goazela dio. Honengatik guztiagatik gazte langileok irtenbide
bakarra daukagu gure etorkizunaren jabe izateko. 

Kontzientzia, antolakuntza eta borroka! 

Herriak bakarrik salba dezake herria!

Gehiago